Epaileak onartu egin du bere abokatuak jarritako errekurtsoa, eta 18:00etan Castelloko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) aterako da aske.

Juan Carlos Estevez
Juan Carlos Estevez Paz
Melli preso oreretarra gaur askatu dute. HITZAk jakin duenez, epaileak onartu egin du bere abokatuak jarritako errekurtsoa, eta 18:00etan Castelloko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) ateratzekoa da aske. Senide eta lagunak espetxe bidean dira Melliri lehen harrera egiteko.
Ertzaintzak iazko azaroaren 23an atxilotu zuen Juan Carlos Estevez preso ohi oreretarra. 2014ko azaroaren 11n eman zuen espetxeratzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urte bereko otsailaren 3an geratu zen libre, espetxean hamabost urte eta erdi eman ondoren. Horietatik hamabi eta erdi Frantziako Estatuan eman zituen, eta gainontzekoak Madril eta Alacanten.