Sasoi berriko biarren kantu jira izango da larunbatekoa, eta beti bezala 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik,

Lezoko kantujira
Kantu jirak hitzordua du larunbatean, eta bertan bilduko dira musika herrikoia maite duten lezoarrak. Sasoi berriko biarren kantu jira izango da larunbatekoa, eta beti bezala 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ostean Gurutze Santuaren plazan amaitzeko.
Anttoni eta Antton, Ardo gorri naparra, bagare, Pilotarien Biltzarra, Kupela, Baigorriko herria, Agur Euskal Herriari, San Simon eta San Juda, eta Topa Dagigun kantak abestuko dituzte honakoan.
Antolatzaileek kantu jiran parte hartzera deitu dituzte musika herrikoia maite duten guztiak. Horretarako, abestien kopiak Aizpea tabernan, Aiton Bordan ea musika eskolan aurkituko dituztela interesdunek gaineratu dute: “Gure asmo bakarra, gure kantekin giro atseginean eta lagun giroan abesten gozatzea da”.