Gipuzkoako XXV. Helduentzako Ibilaldi Neurtua dela eta, kale nagusia itxita egongo da 09:30etik 11:30era

Erretiratuen XXV. Ibilaldi Neurtuaren aurkezpena udaletxean
600 erretiratu bilduko dira larunbatean Donibanen, Gipuzkoako XXV. Helduentzako Ibilaldi Neurtuaren harira. Topaketak hainbat aldaketa eragingo ditu barrutiko trafikoan.
Alde Zaharreko Donibane kalea autoentzako itxita egongo da 09:30etik 11:30era, eta ezingo da inongo automobilik sartu. Erretiratuen ibilaldia Santiago plazatik abiatuko da, eta hori dela eta 08:30erako plaza autoz erabat libre behar du.
Era berean, Donibanetik Lezorako bidean errei bat itxiko dute, espaloi estua duen zatian, eta errei bakar batetik bideratuko dute trafikoa bi noranzkoetan. 20 bat minutuz aurreikusi dute errepidea ixtea, adineko denak bertatik igarotzen diren bitartean, segurtasuna bermatzeko.
Donibaneko bizilagunei ulertzeko eta laguntzeko eskatu die udalak, eta aldaketek sor ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu dute.