Miren Etxezarreta pentsio publikoetaz ariko da Duintasunaren eskutik
Azaroaren 6an izango da pentsio publikoen gaineko hitzaldia.
Duintasuna erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak hitzaldia antolatu du azaroaren 6an. Miren Etxezarreta izango da hizlaria. Ekonomia doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Katedradun emeritua da Etxezarreta. Hitzaldian, pentsio publikoen gainean ariko da 18:00etatik aurrera Niessen Aretoan.
Duintasunaren deialdiarekin bat eginez hamarnaka pentsionista bildu ziren hilabetearen lehen astelehenean eta eskaera zehatza plazaratu zuten: “Gure pentsioak, hemen, Euskal Herrian erabaki nahi ditugu, hemen bizi gara eta hemen erabaki behar da”. Horren harira, Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari Gizarte Segurantzaren transferentzia exijitzea Espainiako Gobernuari galdegin ziotne bildutakoek, eta baita pentsioak osatzea: “Hileroko gutxieneko pentsioa 1080 eurokoa izatea bermatzea eskatzen diogu”.
Hitzaldiaren bidez pentsio publikoen gaia mahai gainean jarri nahi du Duintasunak eta informazioa zabaldu.
