Familia artean zuhaitzak ezagutzeko txangoa antolatu du Oarsoirrien taldeak
Horoskopo zelta oinarri hartuta, inguruko zuhaitzak behatu eta ezagutzeko jolasak egingo dituzte familiarteko irteeran.
Familiekin txango berezia egitea erabaki du Oarsoirriak taldeak, eta hilaren 24an zuhaitzak ezagutzera joango dira. Zuhaitzak eta arbasoak lotu ditu taldeak eta gogoeta egin, “jakintza asko galdu dugula sentitzen dugu. beste kultura bztuek, zeltek adibidez, horoskopo bat osatu zuten zuhaitzen izaerari loturik, eta hori mantentzen jakin dute”.
Horoskopo zelta hori oinarri hartuta, inguruko zuhaitzak behatu eta ezagutzeko jolasak egingo dituzte familiarteko irteeran. Agustindarren komentuko lorategian hasiko dira eta Arramendin amaituko dute, “han ikusitako zuhaitzekin liburuxka bat prestatuko dugu denon artean”.
16:00etan abiatuko dira Agustindarren komentutik eta 19:00etan amaituko dute txangoa. parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 22a, osteguna, baino lehen. Antolatzaileek arropa erosoa eramatea gomendatu diete parte hartuko dutenei. Eguraldi txarra egingo balu ekintza bertan behera utziko dutela jakinarazi dute, bestalde, eta emailez jakinaraziko dietela parte hartzeko izena ematen dutenei gaineratu dute.
