Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Flauta doinuek, mende laurdena

Hogeita bost urte pasatu dira Oiartzungo Flauta Taldeak lehen urratsak egin zituenetik, eta hori ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute

Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2015/10/16
Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Mende laurdena bete du Iñaki Gurruchaga iraskaslearen ilusiotik sortu zen Oiartzungo Flauta Taldeak, eta urteurren biribila ospatzeko hamaika ekitaldiz osatutako egitarau zabala prestatu dute ikasturterako. Irailean hasi ziren urteurren ekitaldiekin eta 2016ko uztailera bitartean luzatuko dira. Hurrengoa, hilaren 21ean izango da udaleko batzar aretoan. Oiartzungo Flauta Taldea eta Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko Big Banda ariko dira elkarrekin, 18:00etan hasita. Egitarauaren artean, hala ere, Gurruchagari ilusio handiena egiten diona da antolatu duten bazkaria, «egunik ez dugu zehaztu oraindik, baina ikasle izandako guztiak eta gurasoak bilduko gara bertan». 25 urte luze horietan flauta taldeak eman duenarekin pozik dago Gurruchaga. Flauta irakaslea, eta flauta taldearen zuzendaria da. Atzera egin du taldearen hasierara jotzeko, eta taldea sortzeko jarri zuen ilusio berarekin jarraitzen duela egun lanean dio, flauta ezagutarazi eta merezi duen lekua emateko. «Flauta eskolak ematen ari nintzen musika eskolan, eta ez zitzaidan egokia iruditzen ikasleak eskolara etorri, saioa egin eta etxera joatea hurrengo egunera arte. Orduan otu zitzaidan flauta talde txiki bat osatzea nire ikasgelan, xumea. Horrela hasi zen kontua, eta begira noraino heldu garen». Gurruchagak gidatzen duen flauta taldea berezia da gainera. Flauta jotzaileekin batera, bateria, gitarra, akordeoia, pianoak   osatzen dute taldea: «Oiartzunek ez du musika bandarik, eta flauta taldeak beste instrumentuekin osatuta, bandaren lekua hartzea izango zuela iruditu zitzaidan. Neurri batean, Oiartzungo musika banda gara». Partiturak sortu beharra Halako talde batek baditu bere zailtasunak, ez omen dago halako besterik, eta beraz, ez dago flauta taldeetarako propio partiturarik, «partiturak sortzeko lan handia egin behar izan dut». Idatziz eta idatziz, 180 partitura dituzte une honetan, Gurruchagak berak sortutakoak, flauta talde bereziarentzat, musika eskolaren biltegian. Horrekin ere harro azaldu da arduraduna. Gaztea da taldea, «parte hartzaileak 11 eta 27 urte artekoak dira, baina tartean helduagoren bat ere badago», aitortu du, barre artean, zuzendariak. Izan ere, parte hartzaileen gurasoren bat ere animatu da, «zehazki lau», gaineratu du. Hemezortzi kidek osatzen dute taldea egun, eta horietatik hamalau gazteak dira, «beraz, gazteek osatutako taldea dela esan daiteke». Europa ia osoa ere zeharkatua dute Oiartzungo flautistek. Hungaria, Italia, Alemania, Austria Frantzia… «leku ugari bisitatu ditugu urte hauetan guztietan», baina udalerrian bertan ere uzten ari dira arrastoa. Izan ere, flauta emanaldiak egiteaz gain, Kaldereroen konpartsa eta Iñude eta Artzainen konpartsaren antolatzailea ere bada taldea. Orain bi urte, gainera, antolatu zuten estreinakoz Flauta Jaialdia, arrakasta itzela izan omen dute orain artean egindako bi edizioek: «Erantzun ezin hobea izan dugu antolatutako bi ekitaldietan, eta hurrengo urtean antolatuko dugun hirugarrenean harrera antzekoa izatea espero dugu». 150 flautista hurbildu dira Oiartzunera bi edizioetan, Euskal Herri osokoak, «adin guztietako jendeak hartzen du parte, haur txiki eta flauta munduan hasiberriak, eta baita helduak ere. Ez dugu mugarik jartzen. Parte hartzera datoz, ongi pasatzen dute eta errepikatu egiten dute. Oiartzun ezagutzen ez zuen jende batek, gainera, ezagutu du flauta jaialdiari esker, eta uste dut denontzat, bai flauta taldearentzat zein udalerriarentzat, positiboa izaten ari dela». Tradizioa Oiartzunen Flauta Oiartzunen errotuta ote dagoen galdetuta, zalantzarik ez du Gurruchagak: «Bai, zerbait badago, ez dakit errotuta dagoen edo ez, tradizioa dagoen… Bertatik pasatu den ikasle kopuruari erreparatuta zerbait badagoela esan dezakegu, zalantzarik gabe. Ehundik gora ikasle oiartzuar pasatu dira eskolatik, badirudi, beraz, zerbait izan badela, erakargarri egiten zaiela flauta. Horretarako ari gara lanean, eta flauta ezagutarazten saiatzen». Tradizioa, beraz bai, baina etorkizuna ote duen galdetuta ez du hain argi, «igarlea ez naizelako. Bai pentsatzen dudala ni flauta taldean nabilen bitartean etorkizuna ziurtatua izango duela, saltsero hutsa naizelako».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.