Kañachama eta BBXA taldeek kontzertua emango dute Auzokalte elkartean; goizean haurrei zuzendutako kontzertu didaktikoa izango da Soinuenean bertan.

Kañachama taldeko kide bat
Udazkeneko kontzertua izango da bihar eta ohi bezala bi talde hurbilduko dira Ergoiengo Auzokalte elkartera musikaz betetzera. Aurtengoan Txiletik etorritako taldea eta Euskal Herriko BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak) taldea ariko dira oholtza gainean 18:30etik aurrera.
Kañachama taldea
gaur egun Iruñean bizi diren Kristian Guerrero
eta Hector Guerrero
txiletarrek eta Javier Ignacio
Larrayoz Larri nafarrak osatzen dute. BBAX hirukotea
Mirentxu Agerre (
panderoak), Marie
Hirigoien Bidart (
zeharkako flauta)
eta Pantxix Bidart (
gitarra eta cavaquinhoa) dira.
Kontzertua bukatuta herri afaria egingo dute. Kontzertuko sarrerak 5 euro balio du eta horrez gain afarian gelditu nahi duenak 20 euroko txartela eskuratu beharko du.
Txartela gordetzea nahi duenak Soinueneara deitu eta bere datuak ematearekin nahikoa du.
Goizean kontzertu didaktikoa
Haurrei zuzendutako kontzertua goizean izango da, 11:30etik aurrera Soinuenean bertan. Kañachama taldeko musikariek haurrei eskainiko dieten emanaldi honetan Txileko musika herrikoia hango soinu-tresnekin jota ezagutzeko aukera izango dute haurrek eta beraiekin datozenek.