Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Zatikako planaren ziztadaren aurka, txertoa

Lurraldearen Zatikako Planak Lezoren etorkizuna jokoan jarriko duela salatu du herritar talde batek. Hari aurre egiteko ekintza ugari antolatzen ari dira, eta bihar manifestazioa deitu dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/10/16
Iturringo industrialdea suntsituko duela salatu du LZPren aurkako herritar taldeak, besteak beste

Iturringo industrialdea suntsituko duela salatu du LZPren aurkako herritar taldeak, besteak beste

Kezkatuta dago Donostialdea-Behe Bidasoko Lurraldearen Zatikako Planak (LZP) kaltetutako Lezoko bizilagun talde bat. Ez daude besoak gurutzatuta gelditzeko prest, eta lanari ekin diote. Zatikako planak lezoar guztiak kaltetuko zituela salatzeko agerraldia egin zuten lehenik hilabete hasieran, eta horrekin batera, sinadura bilketa hasi zuten. LZPren gainean prozesu bat martxan jartzea eskatu diote udalari, eta baita herriarentzat estrategikoa den eremuaren gaineko erabakiak beste erakundeen esku ez uztea: «Parte hartzailea izango den prozesua abiatzeko eskatu diogu udalari, bizi garen lurraldearen antolaketa ereduari buruz erabakitzeko aukera izan dezagun, eta bere lurraldea antolatzeko duen eskumena defenda dezan». Bi eskaera horiek biltzen dituen agiriarekin bat egin dute 256 biztanlek dagoeneko. Sinadura bilketak zabalik jarraitzen du. Izan ere, ezinbestekotzat jo dute lezoarren inplikazioa LZPri aurre egiteko, eta horren harira, hurrengo iniziatiba ere prest dute. Manifestazioa deitu dute biharko: Lezoko lurraldea herriarena da lemapean 13:00etan abiatuko da protesta martxa Gurutze Santuaren plazatik, eta lezoar guztiak deitu dituzte bat egitera. Ondorio itzulezinak Azaroaren 15ean amaituko da zatikako planari helegiteak jartzeko epea, eta horren harira, «unea orain» dela jakinarazi du Lezoko bizilagun taldeak: «Lezorentzat Asiako liztorraren ziztada baino kaltegarriagoa izango da plana, eta haren aurkako txertoa jarri behar dugu». Behin onartuta, zatikako planaren eraginak «betirako» izango direla gaineratu dute, «itzulezinak eta konponezinak, horrela jasotzen du planaren txostenak». LZPren «erasoaren» ondorioak biltzen dituen orria Lezoko 2.500 gutunontzietan banatu dute, «informazioa herritarren eskura jartzeko».
Azaroaren 15ean amaituko da zatikako planari helegiteak jartzeko epea Intermodala Lezon eraiki behar den aztertzeko eskatu du udalak alegazioan
Esaterako, Altamira auzoaren azpitik bigarren tunela eraikitzea proposatzen du zatikako planak, «horrek etxebizitzetan dardarak eta pitzadurak eragingo ditu, eta bertan aurkitzen den Altzate igerilekuarekin zer gertatu daitekeen ez dakigu». LZPk hogeita bat eraikin botatzea ekarriko duela esan dute, «gehienak baserriak dira, eta 31 etxebizitza daude horietan». Iturringo industrialdea izango litzateke planarekin kaltetuetako beste eremua, «bere osotasunean desagertzea ekarriko luke». Nekazal lur «hoberenak», ekosistemak, edo ondare arkeologikoa ere kaltetuko ditu planak herritar taldearen esanetan, «Gaintxurizketaren suntsiketa suposatuko du, 100 futbol zelai inguruko azalera desagerraraztea. Lezoko Udalak, halaber, lur eremu handienaren antolaketa eskumena galduko luke, Eusko Jaurlaritzak kenduko diolako». Aurreko guztia gutxi balitz, ondorioen zerrendan kamioi trafikoaren gorakada eta Irungo trenbide loturak udalerrira eramatea jasotzen du zatikako planak, herritarren arabera. Gaiaren larritasunari erantzuteko galdera sorta ere bideratu dio herritar taldeak Lezoko Udalari. Zatikako planaren gainean hitz egitea nahi zuten iraileko udalbatzaren osoko bilkuran, baina puntu hori ez zen landu. Hala ere, talde bat plenora bertaratuta, lortu zuten gaiaren gainean hitz egitea, «ordubete baino gehiago aritu ginen LZPri buruz hitz egiten, eta hilabete honetako ez ohiko bilkuran planaren gaia plenoko puntuen artean txertatzea lortu dugu». «Marra gorriak» ukitu Lezoko Udalak prestatu duen alegazio zirriborroan, Hitzak jakin ahal izan duenez, Donostialdeko Lurraldearen Zatikako Planak Lezoko Plan Orokorrak zehaztuta dituen «marra gorriak» ukitzen ditu. Zatikako planak logistikarako aurreikusita duen azaleraren zati bat, udalerriko plan orokorrak industria jardueretarako erreserbatzea aurreikusia duela idatzita dago udalaren zirriborroan, eta gainerako zatia eremu babestua dela. Horrenbestez, udalaren plan orokorrak eta zatikako planak «talka» egiten dutela aitortuta, udalaren kezka «oso handia» dela adierazita dago dokumentu horretan. Alegazioan, azkenik, intermodala Lezon eraiki behar den aztertzeko eskatzen du udalak, «bertan eraikiko balitz, hain zabalera handia behar ote duen berrikustea eskatzen dugu». Arrazoitu gabe Gaintxurizketan egin nahi duten plataforma logistikoaren beharra eta erabilera oraindik ez dutela arrazoitu dio LZPrekin kezkatuta dagoen Lezoko bizilagun taldeak, «ez dute eragin positibo bakarra ere aipatzen, ez eta haren bideragarritasun ekonomikorik edo eragin kaltegarririk ere. Begi bistakoa da lurren okupazio handiagatik beste herriek nahi ez dituzten jarduerak Lezora ekarri nahi dituztela». Biharko manifestazioa ez da herritar taldeak antolatu duten azken ekintza. Azaroaren 15ean amaituko da zatikako planari alegazioak jartzeko epea, eta hari aurre egiteko sortutako herritar taldeak aukera guztiak baliatu nahi ditu, «Lezoren etorkizunaren alde». Horren harira, hilaren 22an ez ohiko bilkura egingo duela plenoak jakinarazi dute, eta zatikako planaren gainean hitz egingo dutela zinegotziek, «udalaren erabakiak bozkatuko dira bertan». Egun berean, elkarretaratzea deitu dute 19:00etan Gurutze Santuaren plazan.

8.436

Alegazio 1990eko hamarkadan hasi ziren Lurraldearen Zatikako Plana martxan jarri nahian, eta ordutik hainbat saiakera izan dira. 2011n, planaren kontrako 20.000 helegite aurkeztu zituzten. Horietatik 8.436, Lezo-Gaintxurizketako plataforma logistikoaren eta intermodalaren aurkakoak izan ziren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.