EH Bilduk bilera irekia egingo du bihar hauteskundeei begira
Espainiako Estatuko hauteskundeak eta EH Bilduren egituraketa herrian gaiak jarriko dituzte mahai gainean.
Bihar, hilak 20, EH Bilduk batzar irekia egingo du. Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 19:00etan. Herritarrei bertara hurbiltzeko eskatu diete, “mugimendu zabal bat sortzen hasteko”.
Bi gai landuko dira batzarrean. Batetik, Espainiako Estatuko hauteskundeei begira jarriko dira. Zerrendaburuak aukeratzeko prozesu parte hartzaile bat jarri du martxan koalizioak. Hala, herriz herri proposamenak jasota horien artean aukeratu beharko da. Kongresurako eta Senaturako bina izen bozkatuko dira.
Bestetik, EH Bilduren egituraketa herriani buruz hitz egingo da, “pentsakera desberdinak bilduko dituen mugimendu zabala sortzeko bidean EH Bilduk Oiartzunen ere zabaltzen jarraitu nahi du, dugun tresna eraginkorrena, masa bilketa, martxan jarri nahian.