Galtzarabordako erretiratuek txangoa egingo dute Lekeitiora
Txangoan parte hartu nahi dutenek elkartearen bulegoan eman behar dute izena , astearte eta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara.
Mutriku, Ondarroa eta Lekeitiora txangoa egingo dute Galtzarabordako El Parque elkarteko erretiratuek. Azaroaren 14an egingo dute irteera, eta sagardotegian bazkalduko dute.
Txangoan parte hartu nahi dutenek elkartearen bulegoan eman behar dute izena , astearte eta ostegunetan 11:00etatik 13:00etara. Argibide gehiago, berriz, 943 52 57 13 telefono zenbakira deituta jasoko dituzte.
