Interesdunek hilaren 30a bitarte izango dute izena emateko aukera Lezoko musika eskolan.
Gaurtik zabalik da musika eskolako ikastaroetan izena emateko epea. Interesdunek hilaren 30a bitarte izango dute izena emateko aukera. Trikitrixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, darbuka, tronboia, tuba, bonbardinoa, txalaparta, dultzaina, alboka eta pandero ikastaroak antolatu ditu aurten musika eskolak.
Horrekin batera, talde instrumentalak, euskal kantak gitarrarekin, ganbara musika, musika hezkuntza helduentzat, informatika musikala, inprobisazio musikala, behar bereziak dituzten haurrei begirako musikoterapia, eta musika hezkuntza goiztiarra ere eskainiko ditu. Azken ikastaro hori 0 eta 3 urte arteko haurrei begirakoa da.
Informazio gehiago behar dutenek Tomas Garbizu Musika Eskolara jo dezakete, 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edota
posta elektronikoa erabili.