Herritarrek egindako eskaerei erantzuten diela komun berriak azaldu dute udaletik.
Komun publiko berria jarri du udalak Ondartxo pasealekuan. Herritarrek egindako eskaerei erantzuten diela komun berriak azaldu dute udaletik. Altzairu heldolgaitzez egina, automatikoa da, bakarrik garbitzen da eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitua.
Ezaugarri horiek dituen udalerriko laugarren komun publikoa da Ondartxokoa. Beste hirurak, Beraungo Pablo Sorozabal plazan, Panier orubean eta Galtzarabordako Urdaburu kalean daude.