Software librearen ideologia sareetara eraman asmoz,
guifi.net egitasmoa garatu du
Gisa elkarteak. Egitasmoa zertan den ezagutzera emateko, aurkezpenak egiten ari dira egunotan han eta hemen. Pasaiako aurkezpena, hilaren 22an izango da, osteguna, 19:00etan, Donibaneko Victor Hugo etxean.
Aurkezpenaren antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo jendarteak telekomunikazio enpresekiko duen menpekotasunari aurre egitea da helburua. Horretarako, sare herritar bat osatu nahi dute, herritarrek elkar komunikatzeko aukera izan dezaten enpresa bati ordaindu beharra izan gabe.
Gaur gaurkoz konexio bat ordaindu beste biderik ez da Internetara konexioa lortzeko, baina konexio bakarra kontratatu eta horixe etxe askoren artean partekatzea litzateke asmoa, modu horretan, gastuak murriztuz. Sare herritar horri edonor konektatu daitekeela aurreratu dute Gisa elkartekoek.