Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ostegunean ez da ezohiko plenorik izango

Egun horretarako elkarretaratzea zuen deituta LZP Lurraldearen Zatikako Planaren aurkako herritar taldeak elkarretaratzea 19:00etan. Ordu erdi beranduago plenora joateko asmoa zuten, zatikako planaren gaia landuko zelakoan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/10/20
lezo plenoaLezoko Udalak ohar bidez jakinarazi du ez duela ezohiko udalbatzarrik egingo ostegunean, eta ez duela deialdirik egin. Egun horretarako elkarretaratzea zuen deituta LZP Lurraldearen Zatikako Planaren aurkako herritar taldeak  19:00etan. Ordu erdi beranduago plenora joateko asmoa zuten, zatikako planaren gaia landuko zelakoan. Josu Pikabea taldeko kideak adierazi duenez, iraileko osoko bilkuran zatikako planaren gaineko puntua sartu nahi izan zuten, baina azkenean ez zuen gobernu taldeak eguneko gai ordenean sartu: “Kepa Garbizu alkateak ez ohiko plenoa deituko zutela hilaren 22an esan zuen eta bertan gaiaz hitz egiteko aukera izango genuela gaineratu. Hori plenoko aktan jasota egongo da eta aretoan ginen lagun mordoak ere entzun genuen”. Batzorde informatiboarekin haserre Pikabeak hilaren 15ean udaletxean batzorde informatiboa egin zutela zatikako planaren gainean hitz egiteko esan du, bestalde. “Atipikoa izan zen, ez zen inolako diktaminik egin”. Hogei bat herritar bildu zirela bertan alkatea, EAJ, EH Bildu, PSE-EEko zinegotziak eta idazkaria, eta hiru idatzi aurkeztu zituztela bertan gaineratu du. “EAJren alegazio zirriborroa, herritar taldeak plazaratutako galdera sorta eta sinadura bilketa jarri ziren mahai gainean”. Pikabeak salatu egin du batzordera gaiaren gaineko informaziorik gabe, txosten teknikorik gabe, eta egindako galderei erantzunik ez ziela eman alkateak, “nahiz eta denbora izan zuen prestatzeko, ez zuen landu gaia. Borondate falta ikusi dugu, daukaten ardurarekin oso larria iruditzen zaigu eta oso minduta atera ginen”. Deialdi ofizialik ez Kepa Garbizuk deialdi ofizialik ez duela egin esan du bere aldetik, “plenoan esango nuen 22an egingo genuela, baina beste data bat esatea nuen bezala.Kontua da pleno deialdiak idatziz eta udalaren zigiluarekin egin behar direla. Halakorik ez dago, beraz ostegunean ez da ez ohiko plenorik izango”. Zatikako planaren herritar taldea ez zen etzi plenora joateko deialdia egina zuen bakarra, Lezon Ondo Ai Gea taldeak ere deialdia egina zuen alkateari zuzenean galdetzeko atez ateko bilketa sistema galdeketarik egin gabe kentzeko asmoa ote duen udalak. Batzuk zein besteek ez dute aukerarik izango zatikako planaz edota atez ateko bilketaren gainean hitz egiteko, aste honetan behintzat.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.