Portuko Plan Bereziaren gaineko hausnarketak herritarrekin partekatzeko antolatu dute larunbateko bilkura

Trintxerpeko herritarrak, beren ordenazio proposamenaren defentsan
Larunbatean (hilak 24), 10:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Horixe Herrera Herrirak jarritako zita. Biziberritzearen gainean azkenaldian plazaratutako albiste guztiak nahi dituzte mahai gainean jarri, eta beren hausnarketa herritarrekin partekatu.
Herrira Herriraren ustez, azken gertaerek arrazoi eman diete,
lehengo uztailean salatu zituztenak berretsiz. Herrera Herriraren ustez, “Portu Agintaritzat kaiko Herrera berriro kolonizatu eta Gipuzkoako burdin biltegia” kokatu nahi du bertan, “gutxi batzuen irabazi ekonomikoei lehentasuna emanda, kaiko Herreraren inguruan bizi diren 40.000 lagunen etorkizunaren kalterako”.
Kexu dira herri plataforma, beren proposamenak ez dituztelako aintzat hartu: “Berriz ere baztertu gaituzte, ez gaituzte kontuan hartu”, eta Portuak bultzatutako “operazioaren atzealdean dagoena” azalarazi nahi dutela iragarri dute. Horregatik antolatu dute larunbateko topagunea, “udalerriko zona batzuk biziberritzeko balizko proiektuaren inguruan prentsan azaldutakoak partekatzeko eta horietaz hausnartzeko”.
Iniziatiba berreskuratu nahi du Herrera Herrirak, herritarrek eraikitako proposamena “indar eta gogo gehiagorekin defendatzeko”.