Uliatik Mendiolara urtero egiten den ibilaldiaren XXIII. ekitaldia da
Iganderako (hilak 25) antolatu du Trintxer elkarteak Mendiola-Ulia ibilaldi neurtua. XXIII. ekitaldian parte hartzaileek urteroko ibilbidea errepikatu beharko dute, Trintxerpeko azokatik irten, eta Ulia eta Mendiolaren barna, lau kontrol gune zeharkatuta. Ibilaldia, Euskadi etorbidean bukatuko da, hasitako toki berean.
Bukaeran hamaiketako banatuko dute antolatzaileek, salda eta txistorra pintxo bana eskainiz parte hartzaile bakoitzari. Kamiseta termiko bat ere banatuko dute.