Imanol Haranburu: "Batzuen eta besteen interesen arabera astindutako txotxongiloaren moduan ikusi dut neure burua"
Urriaren 9az geroztik mundu guztiaren ahotan izan da Oiartzunen bizi den Imanol Haranburu, zurrunbilo politikoaren erdian.
“Nire iragana publikoa da. Ezin dut hori ezkutatu. Galdetzen didatenean, esan egiten dut. Ergela litzateke hori ukatu nahia. Hori da gure iragana, hor dago. Ez dut propagandarik egiten, ez naiz ibiltzen saltzen, baina ez dut ezkutatzen” “Kontseilariak esan zidan bazekiela ni eskubide guztien jabe nintzela, baina berak legealdi osoan eramango zuela zama hau eta ez-izendapena sinatu zuela. Ez zen kargugabetze bat, nire lanean egoki aritu nintzelako eta ez nuelako okerrik egin. Niretzat, kontraesan bat da hori” “Batzuen eta besteen interesen arabera astindutako txotxongiloaren moduan ikusi dut neure burua” “Badago interesa preso izandakoek ekarpenik ez egiteko, eta haiek gizarte zibiletik baztertzeko erabaki sendoa dute batzuek” “Ni eskoletara itzuliko naiz, nire ikasleengana, eta nire lana ahalik eta ongien egiten saiatuko naiz”

