Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errigoraren saskiak prest daude Errenteria-Oreretan ere

Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herriko plazan kokatu, euskalgintzari bultzada ekonomikoa eman, eta herrigintzari ekarpena egitea du helburu Errigorak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/10/22
Errigoraren kanpaina berria aurkeztu dute ArramendinAtzo hasi zen Errigoraren kanpaina berria eta atzo arratsaldean bertan aurkeztu zuen Saretuz taldeak Arramendiko baratza parkean. Eragile eta norbanako ugarik egin zuten bat deialdiarekin Arramendi magalean, Nafarroa hegoaldeak propio dituen produktuak Euskal Herriko plazan kokatzeko, euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko, eta herrigintza, auzolana eta nazio eraikuntzari ekarpena egiteko. Bertan ziren besteak beste LABeko Oarsoaldeko arduraduna Maddalen Dorador, Orereta Ikastolako Zuzendari Josemi Zabala, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen lehendakari Xixilio Maritxalar, Xenpelar AEK-ko kide Idoia Arbelaitz, Xabier Iragorri Zazpiak Bat harreman sareko kidea, ELAko ordezkaria, Oarsoirriak, Inazio Zapirain Guraso elkartea, EH Bildu eta EAJko ordezkariak, eta Saretuz taldeko kideak. Horiekin batera, norbanako mordoa. Iniziatiba sozializatu eta sarea sortu Saretuz taldeko Mikel Azkunek hartu zuen hitza aurkezpenean, eta eskerrak eman zizkien lehenik eta behin, Nafarroa hegoaldeko uzta, euskarari puzka lemapean abiatutako kanpaina berriarekin bat egiteagatik. Errigora proiektua duela hiru urte jarri zela martxan ekarri zuen gogora, eta Saretuz taldeak hasieratik hartu duela bere gain iniziatiba sozializatzea eta sarea sortzea gaineratu zuen, Azkunek. Emaitzekin berriz, “gustura” dago Saretuz. Aurkezpena egiteko Arramendiko baratze parkea aukeratzea ausazkoa ez zela esan esan zuen, bestalde: “Nekazarien lanaren fruituak nondik sortzen diren ikusi ahal izateko eta auzolan jardunen lanak eman ditzaken emaitzak irudikatzeko aukeratu dugu”. Familia argazkia aterata Gaztaño auzoko Bukagaitzen elkartu ziren Errigora kanpainaren harira bildutakoak. Bideoa ikusi eta Errigora proiektuaren ordezkariaren azalpena jaso zuten zuzenean bildutakoek. Hazten doan proiektua Orain hiru urte hasi zenean hiru nekazarik hartzen zuten parte Errigora proiektuan. Bi urte hauetan etengabe handitzen joan da kopurua, eta aurtengo kanpainan 15 dira parte hartzen ari diren nekazariak, Idoia Arbelaitz Xenpelar AEK-ko ordezkariak azaldu duenaren arabera. 50 euroan eros dezakete interesdunek Nafarroako produktuz osatutako Errigoraren saskia, eta ordaintzen duten kopuru horren %25 zuzenean jasoko du euskalgintzak. Saretuzek sareak astinduko ditu saskiak saltzeko eta Azkunek azaldu duenaren arabera posta elektronikoekin osatutako 1.200 lagunen sarea baliatuko du. Horrekin batera AEK, Arkaitza, Langaitz, LAB eta  Oereta Ikastolan saskiak eskatzeko aukera izango da. Jasotzeko puntua berriz, Lau Haizetara elkartea izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.