Herrira etorri direnentzako Harrera Plana aurkeztuko dute
Herrian integrazioa erraztuko duten kolaboratzaile eta laguntzaileen sarea osatu nahi dute
Oiartzunera etorri berri direnentzako Harrera Planaren aurkezpena egingo dute heldu den asteartean, hilak 27. Aurkezpenak helburu bikoitza izango duela adierazi du udalak: “Batetik, Euskara eta Gizarte-Ongizate sailetatik bideratu den proiektua aurkeztea. Bestetik, etorri berrien inguruan sarea osatzea”. Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan.
Sare hori osatu ahal izateko herrian integrazioa erraztuko duten kolaboratzaile eta laguntzaileen sarea osatu nahi dute, “elkarteek eta norbanakoek egiteko horretan izan dezaketen funtzioa nabarmendu nahi dugu”.
Horrez gain, herriko berri emateko sortu den ikus-entzunezko bat proiektatuko dute. Euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez dago material hori.