Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak 51 urte beteko ditu eta hori dela eta Oarsoaldeko emaileek batzarra egingo dute igande honetan.
Odol emaileak artxiboko irudian
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak 51 urte beteko ditu eta hori dela eta Oarsoaldeko emaileek batzarra egingo dute igande honetan Antxoko kultur etxean. Bertan dominak banatuko dituzte eta zortzi oiartzuarri egingo diote, besteak beste, omenaldia.
Hauek dira oiartzuar horiek: 75 odol emanaldirekin Virgilio Aranburu Manterola omenduko dute; 60 emanaldirekin Ines Perez Saez; 50 emanaldirekin Jose Angel Compañon Valdivielso, Patxi Etxebeste Irastorza, Jose Antonio Zalakain Lekuona eta Jose Angel Gaztelumendi Iriarte; eta 25 emanaldirekin Iñaki Garmendia Aginagalde eta Lourdes Arizmendi Brit.
Ondoren, Pasai Donibaneko lizeoan bazkalduko dute.