Emakumeen taldekoak, Legazpiko partida hasi aurretik
Lehenengoz, Munttarpe Eskubaloi Taldearen bi taldeek ligako partida bat izan dute asteburu berberean. Eta zoragarria izan da asteburua lezoarrentzat: bai emakumeen zein gizonen taldeek irabazi egin dute. Biak ala biek, erraz gainera. Ametsa egi bihurtu zuen eskubaloi taldea sortzearekin kirolzale talde batek. Orain, handitzen ari da, apurka, baina sendo.
Aurreko asteburuko albistea Euskal Ligako emakumeen taldeak etxean irabazi zuela izan zen. Astebukaera honetako albistea are gozagarriago da, emakumeek 13-22 egurtu zutelako Legazpiko La Salle taldea han bertan larunbatean, eta gizonek beste hainbeste egin zutelako atzo eguerdian Bekoerrotan, Arrasate 32-20 gaindituta.
Hortaz, bi irakurketa. Lehena da behin taldeak martxan jarrita maila oso ona erakusten ari direla; eta bigarrena da, nahiz eta ondo hasi, ezin dutela lorik hartu, lanean eta borrokan jarraitu behar dutela.
Bien bitartean, segi horrela, Munttarpe. Zoragarri zoazte. Behekoa, gizonen taldearen partidaren laburpena da, Munttarpek egindakoa.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.