EH Bilduren aurreko batzar baten irudia Gaztañon
Batzar irekia deitu du asteazkenearko EH Bilduk Merkatuzarren goiko solairuan 19:00etatik aurrera. Abenduaren 20ko Espainiako Gorteetarako hauteskundetarako hautagaiak aukeratuko dituzte batzarrean. joan den irailean egindako batzarrean zerrenda osatzeko izenak aurkeztu zituzten parte hartzaileek, eta horri, auzoetatik jasotako proposamenak gehitu dizkio koalizio soberanistak, “dauden zortzi hautagaietatik bat edo bi aukeratu beharko ditugu asteazkeneko batzarrean”. Kongresurako eta senaturako hautagaiak aukeratzeko prozedura
EH Bilduren orrialdean kontsulta daiteke.
Barne antolaketaz ere hitz egingo dute
EH Bilduren barne antolaketaz ere mintzatuko dira asteazkeneko batzarrean, “indar ezkertiar eta soberanistaren helburua erabakitzeko eskubidearen alde dauden indar aurrerakoiekin fronte zabala osatzea bada ere, ordura arteko eraketa eta jarduna zehaztuko ditugu”.
Udalerri mailan bizikidetzan zein aurrerapausu eman diren eta aurrerantzean emango direnak ere aztertuko dituzte batzarrean.