Jon Martin hirugarren sailkatu zen bertsozalez lepo zegoen Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jokatu zen saioan.
Bertsozaleak atzoko saioan. Argazkia: Alberto Elosegi
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena jokatu zen atzo arratsaldean Errenteria-Oreretan. Jon Martin hirugarren sailkatu zen bertsozalez lepo zegoen Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jokatu zen saioan, Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Gurrutxagaren atzetik.
Gaztelumendik irabazi zuen atzoko saioa, eta horrek zuzenean eman dio Tolosako finalaurrerako txartela. 516 puntu lortu zituen donostiarrak, eta Gurrutxaga oriotarrak 499,5. Martinek 485,5 puntu eskuratu zituen atzoko saioan.
Jende ugari bildu zen bertso saioaren jarraipena egitera, antolatzaileen hitzetan 590 bertsozalek egin zuten bat hitzorduarekin atzo.
18 bertsolari final laurdenetarako
Hogeita hamar bertsolari ari dira txapelketan eta dagoeneko bi final-laurden jokatu dituzte. Hirugarrena eta laugarrena datorren asteburuan jokatuko dira Zestoan eta Ormaiztegin, bi saio horietan Alaia Martin, Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal
Xamoa bertsolari oiartzuarrak ariko dira. Alaia Martin Zestoako pilotalekukoan ariko da, eta Lizarralde eta Oiartzabal Ormaiztegiko Zubipe pilotalekukoan.
Bosgarrena jokatu ostean puntu gehien lortzen dituzten 18 bertsolariak ariko dira azaroaren 29an Tolosan jokatuko den final laurdenetako saioan.