Ines Bengoak 'Ipuin euria' kontatuko du asteazkenean
Andreone Udal Liburutegiak antolatzen du ipuin kontaketa zikloa 4 eta 7 urte arteko haurrei begira.
Udazkeneko ipuin kontaketaren barruan, Ines Bengoak Ipuin euria kontatuko du asteazkenean. Andreone Udal Liburutegiak antolatzen du ipuin kontaketa zikloa 4 eta 7 urte arteko haurrei begira. Ohi bezala 18:15ean hasiko da ipuin kontaketa Andreonen bertan.
Hurrengo saioa azaroaren 4an izango da. Maite Francok Matulutulu Afrikako ipuina kontatuko du.
