Irisgarritasuna hobetzeko inbertsioak eskatu ditu PSE-EEk
Igogailuak jartzeko eta oztopo arkitektonikoak desagerrarazteko inbertsioak egiteko eskatuko dio PSE-EEk Errenteriako Udalari.
Igogailuak jartzeko eta oztopo arkitektonikoak desagerrarazteko inbertsioak egiteko eskatuko dio PSE-EEk Errenteriako Udalari. Beraungo Auzo Elkartearen idatzia jaso dutela jakinarazi du alderdi sozialistak, “auzoan igogailuak jartzeko eskatu dute idatzi horretan. Zuzendaritzarekin bildu gara eta adineko bizilagunek egunero oztopo arkitektonikoak saihestu behar izaten dituztela esan digute”.
Alderdi sozialistak udalerriko hainbat gunetan igogailuak jartzeko aurreproiektuak daudela esan du, “Beraun auzoa horietako bat da, eta igogailua jartzea egungo udal gobernuaren borondate politikoaren baitan dago”. Auzotarrek egindako eskaera erreala dela gaineratu du PSE-EEk, eta horren harira, hurrengo urteko aurrekontuei begira lan horiek egiteko diru zatia eskatuko duela jakinarazi du.
Aparkalekuak behar
Bestelako hobekuntzak ere eskatu ditu Beraunerako alderdi sozialistak: “Aparkalekuak behar dira, altzairuen bilketa hobetu beharra dago, kaleak eta oinezkoen bideak zolatu behar dira, Beraun kaleko 5 eta 11 zenbakien artean izaten diren auto pilaketen konponketa, garbiketa eta zaintza zerbitzuen hobekuntza, txakur kakak biltzeko zakarrontziak jartzea, edo baranden mantenua egitea”.