Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezoko udalbatzarra, lehen zatia: hutsuneak eta ezinegona

Udalbatzarra gatazkatsua izan zen atzo Lezon, Lurraldearen Zatikako Planaren gaia aztertzeko. Bi plenotan, bi mozio atzera bota ziren, EAJk eta PSE-EEk bat eginda.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2015/10/27
Elkarretaratzea, plazan, plenoa hasi aurretik.

Elkarretaratzea, plazan, plenoa hasi aurretik.

Eusko Jaurlaritzaren Donostialdea-Bidasoa eremurako Lurraldearen Zatikako Planak (LZP) Lezon izango duen eraginaz hitz egiteko eta horren gaineko neurriak hartzeko udalbatzarra egin zuten atzo Lezon. Udalbatzarra deitu izanaren arrazoia zen herritar talde batek posizionamendua eskatu ziola udalari plan horren gainean, bai publikoki, zein mozio baten eztabaidaren bitartez. Atzoko lehen ezustekoa: alkateak izenpetutako gai ordenean ez zegoen herritarren moziorik, bai ordea gai berberarekin EH Bilduk erregistratutako bat. EAJren gobernu taldeak ez zuen aurkeztua gai zerrendarako ez mozio propiorik, ez kontraproposamenik. Azkenean, bi ordu iraun zuen plenoan, LZPren kontrako bi mozio, bakoitza pleno batean, bertan behera gelditu ziren EAJren eta PSE-EEren kontrako botoekin. Baina bozketa horien aurretik, gauza asko gertatu ziren. Herritarren mozioa gai ordenean ez egoteak haserrea sortu zuen. Plenoa aurretik, elkarretaratzea egina zuten Gurutze Santuaren plazan, udaletxeko eskaileretan, LZPren kontrakoek. Behin hori bukatuta, areto nagusira joan ziren LZPren kontra mezuak zituzten kartelekin. Hara iritsitakoan, EH Bilduko zinegotziak bakarrik zeuden plenoa hasteko orduan (19:30ean). Beranduago iritsi ziren EAJko hautetsiak, 19:40ak inguruan, “barkatu atzerapenagatik”, esan zuen Kepa Garbizu alkateak. Hasteko, bi hutsuneren gaineko ezinegon nabarmena publikoaren artean: batetik ez zegoelako herritarren mozioa, bestetik gobernu taldeko kideak ez zeudelako garaiz euren aulkietan. Bigarren hutsunea beteta, herritarrak azalpen eske hasi ziren. Izan ere, LZPren kontra zeudenek ez zuten ulertzen zergatik ez zegoen euren mozioa gai ordenean. Hasiera batean hilaren 22an zen egitekoa atzoko plenoa —hilaren 15eko batzorde informatibo batean adostu zen hori, LZP landu zen horretan—, baina udalak prentsa ohar bidez jakinarazi zuen hura bertan behera utzi, eta atzo egingo zutela. Horren gaineko azalpenak eskatu zizkioten alkateari,, “nik daukatena da EH Bilduren mozioa soilik”, esan zuen alkateak—alkatearen eskumena da erabakitzea zein gai aztertu plenoetan—; “nahastu egin naiz, uste nuelako EH Bilduren mozioa zuena [herritarrek aurkeztutakoa] zela”, argitu zuen Kepa Garbizuk. EH Bilduk ere leporatu zion alkateari herritarren mozioa ez sartu izana atzoko plenorako; are gehiago, hilaren 15eko informazio batzordean “inolako erantzunik eman ez izana” leporatu zioten alkateari LZPri buruz galderak egin zizkiotenean. Batzuen eta besteen iritziak jasota, plenoan etenaldia egitea erabaki zuen alkateak, erabakitzeko zer egin. EAJko eta PSE-EEko zinegotziak areto nagusitik atera, eta biltzera joan ziren. Minutu batzuren buruan itzuli egin ziren, erabaki batekin: lehenik deitutako ezohiko udalbatzarra egitea EH Bilduren mozioaren soilik—ezohikoa zenez, herritarren mozioa ezin zen bertan txertatu—, eta ondoren beste pleno bat egitea, herritarren mozioa aztertzeko. Hori entzunda, ikusleen artean “katxondeo” edo “hau ez da serioa” hitz eta esaldiak maiz entzun ziren. [Hurrengo albistean udalbatzarraren kronikaren jarraipena]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.