Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Eztabaida luzearen ostean, ordenantza fiskalek aurrera egin dute

Ordenantza fiskalen gaiak luze jo zuen eta baita Oarso taldeak TTIParen kontra aurkeztutako mozioaren gaineko eztabaidak. Biek aurrera egin zuten.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/10/28
Oarso Taldeko kidea mozioa aurkezten plenoan

Oarso taldeko kidea mozioa aurkezten plenoan

Ordenantza fiskalen hasierako onarpena zen atzoko plenoaren gai zerrendako puntuetako bat. Luze jo zuen haren gaineko eztabaidak. PSE-EEk emendakina aurkeztu zion gobernu taldearen proposamenari, eta zerga eta tasa guztiak izozteko eskatu zuen Jose Angel Rodriguez bozeramaileak, baita hobariak ere familia ugari, kide bakarrekoak, elbarri eta oinarrizko errenta jasotzen dutenentzat: “Udalak 600.000 euro baino gehiago jasoko ditu foru funtsetik, eta soberakina izango dugu. Egoera hori kontuan hartuta zerga eta tasak izoztea iruditzen zaigu egokiena”. EAJk gobernu taldeak egindako proposamena ez zuen babestu, eta erabakiaren atzean hiru arrazoi zeudela esan zuen. Etxe hutsen zergaren gaineko %100aren errekarguarekin ez dagoela ados esan zuen alderdi jeltzaileak, “errekarguarekin ez da lortzen benetako helburua, hutsik dauden etxe horiek alokairuaren merkatura ateratzea”. Zaborraren zerga %2 igotzea ere desegokia iruditzen zaiola esan zuen, “are gehiago bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenei hobaria ezartzen bazaie, gero gure ustez kontrol neurri subjektiboak erabilita”. Kiroldegiko erabiltzaileen tasa %2an igotzea ere ez zaio iruditu egokia EAJri. Zerbitzu hori berez garestia dela esan zuen, eta esfortzua egin beharko litzatekeela izoztuta mantentzeko. PSE-EEren emendakinaz ere mintzatu zen EAJko bozeramaile Maite Peña, eta hobariei erreferentzia egiten dien atala aipatu zuen: “Ez dugu uste kolektibo jakin bateko kide izatea nahikoa denik hobariak jasotzeko, horretarako pertsona bakoitzaren egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago. Elbarria, familia ugaria, edo kide bakarreko familia izateak ez du esan nahi egoera ekonomiko larrian egotea”. Ekonomia kudeaketa zuzena Tasa eta zergen proposamenaren atzean herritarrei zerbitzu hoberenak eta egokienak ematea dagoela, eta horretarako egungo egoera ekonomikoa kontuan izan duela gobernu taldeak esan zuen Errenteria Irabaziz taldeak: “Aurreko legegintzaldian gobernu taldeak egindako ekonomia kudeaketa zuzenari esker zergak orokorrean izozteko aukera izan dugu, hiru salbuespenekin. Arduraz jokatu dugu eta herritarren onurarako”. Zerga eta tasak igoko direla esatea “demagogikoa” dela gaineratu zuen Jon Collarrek. Etxe hutsen zergaren gaineko errekarguaz ere mintzatu zen Collar, hartutako erabakia “neurri soziala” dela defendatu zuen, “erakundeen eta udalen ardura delako jendea etxebizitzarik gabe ez egotea, eta etxebizitzarik jenderik gabe ez izatea”. Aurreko urtean zerga eta tasak murriztu zirela ekarri zuen gogora bere aldetik Julen Mendoza alkateak, “ez gobernu taldeak proposatuta, oposizioak erabakita baizik”.  Ordenantza fiskalen gaineko eztabaidan “demagogia eta modu populistak” baliatzea leporatu zien Mendozak gobernu taldetik kanpo dauden bi alderdiei. Maite Peñarekin bat etorri zen, bestalde, eta hobariak ematekotan behar ekonomikoa duten herritarrei eman behar zaizkiela esan zuen, “eta ez behar horiek ez dituzten kolektibo jakin bateko kideei. Eta hobari horiek eman ahal izateko daude, besteak beste, tasa eta zergak”. Zabor zerbitzuan, zuloa Tasak izozteak zerbitzuaren kostua handitzen doan bitartean zerbitzua defizitario bihurtzen duela gaineratu zuen, eta horren harira, zaborren gaia aipatu zuen, “zulo handia dugu une honetan zerbitzu horretan, jasotzen dugun dirua eta ematen den zerbitzuaren artean desoreka handia dagoelako. Oreka behar da eta horren harira, defendatu egiten dugu gehien daukanak gehiago eman behar duela, gutxien duena lagundu ahal izateko udaletik”. Udalak soberakinarekin itxiko badu urtea, aurreko urteetan kudeaketa ariketa zorrotza egin duelako gobernu taldeak dela esan zuen, gainera, Mendozak, “kudeaketa zuzena egin dugu, eta udala zifra egokietan kokatu dugu. Baina ezin dugu ahaztu gurea herri degradatua dela”. Zintzotasun ariketa eskatu zien oposizioko bi alderdiei azkenik, “egiten ari garena izoztu da, hiru salbuespenekin, eta igo dugun kasuetan justifikazioa dugu zerbitzuaren kostuagatik”. PSE-EEk aurkeztutako emendakina bozkatu zuen lehenik udalbatzarrak. PSE-EEko sei zinegotzien(bat falta zen atzoko saioan)  aldeko bozka jaso zuen eta EH Bildu eta Errenteria Irabaziz alderdien kontrakoa, 11 bozka guztira. EAJk abstentzioaren alde egin zuen. Gobernu taldearen proposamena bozkatu zuen ondoren plenoak eta honek aurrera egin zuen EH Bildu eta Errenteria Irabaziz taldeetako zinegotzien aldeko botoekin. EAJ eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten.

TTIParen kontrako mozioa babestu du plenoak

Oarso Taldeak TTIParen kontrako mozioa aurkeztu zuen, bestalde atzoko plenoan. Mozioaren helburua kontzientzia sortzea eta jendea informatzea dela esan zuen Xabier Gartzia kideak, “urratsa harago egin nahi dugu, alderdi politikoen inplikazioa bilatu, gaiaren gainean bakoitzak duen jarrera ezagutu”. TTIPa merkataritza eta inbertsio hitzarmen gisa “saltzen” ari badira ere, atzean eskubide sozialak, osasungintza publikoa, eta hezkuntza publikoa ere direla esan zuen Gartziak, “badirudi eskubideak parekatzeko garaian TTIPak Ameriketako Estatu Batuen AEB alde egingo duela eta Atlantikoaren alde honetan ditugun eskubideak jokoan jarriko dituela. Posizionamendua eskatzen dizuegu beraz alderdiei, herritarrei informazioa zabaltzea, eztabaidak sustatzea gaiaren gainean herritarren artean”. EAJk ez zuen mozioa babestu EAJk ez zuen mozioa babestu, “ez dugulako uste bertan azaltzen dena erabat zuzena denik. Europa eta AEBen arteko merkataritza trabak kentzeak enpresa ertain eta txikiei gehiago lagunduko die nazioartekotze lanean”. EAJk hitzarmen trasatlantikoari buruzko hitzarmenaren negoziazio prozeduran guztien arteko berdintasuna bermatzea eskatu zuen, “industriaren interesak eta lehiakortasuna, eta Europako sektore ezberdin guztien interesak defendatu behar ditu, kontsumitzaileen, beraien datuen, osasunaren eta segurtasunaren babes maila altua bermatuz. Europar gizarte ongizate ereduaren etorkizuneko jasangarritasuna babestu behar du”. Europarren bizitza eta eskubideak enpresa handien zerbitzura jarriko dituela TTIPek esan zuen errenteria Irabaziz taldeak bere aldetik, “ia esklabutzara emango gaituen basakeria gelditzea badago oraindik eta horretan egin behar dugu lan”. Herritarren interesen kontra doan hitzarmenik ez duela babestuko esan zuen berriz, PSE-EEk, ezta ingurumen, babes, edo lan arloan atzera pausurik dakarren neurririk ere. Negoziazio prozeduran gardentasun osoa eskatu zuen alderdi sozialistak eta lan eskubideetarako,  eta gizarte  eta  ingurumen babeserako Europako Batasunaren estandarrak mantentzea. Hezkuntza eta osasungintza TTIPetik kanpo uztea ere eskatuko duela esan zuen alderdi sozialistak. Zerbitzu publikoen kontrako hitzarmena TTIParen atzean merkatu handi eta bakarraren sorrera dagoela esan zuen EH Bilduk, ingurumena, osasuna eta herritarrak babesten dituzten legeak desagerrarazita. Mozioarekin bat zetorrela gaineratu zuen koalizio soberanistak, eta zerbitzu publikoak defendatzea, TTIParen kontra egotea dela gaineratu zuen. Eskubideen murrizketaz ere mintzatuz en alderdia, “urteetan herritarren eta langileen borrokari esker lortutako eskubide ugarirekin amaitu, eta horien gainetik euren irabaziak helburu dituen dinamika kapitalista eta neoliberala jaun eta jabe egitea du helburu”. TTIPa demokraziari eta herrien burujabetzari estatu kolpea dela esan zuen azkenik koalizioak. Mozioak aurrera egin zuen EH Bildu, PSE-EE eta Errenteria Irabaziz alderdien aldeko botoekin. EAJk kontra egin zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.