Udalaren erregistroan egiaztatu ahal izango da, astelehenetik aurrera; azaroaren 9ra arteko epea dago erreklamazioak egiteko
Trintxerpeko alkateordetzan, botoa ematen
Astelehenetik aurrera eta azaroaren 9ra bitarte, Pasaiako herritarrek eskuragarri izango dute hauteskunde-errolda, abenduaren 20ko hauteskundeetarako hautesle direla egiaztatu dezaten.
Hauteskunde-errolda Pasaiako Udalaren erregistroan egiaztatu ahal izango da, Donibaneko Arizabalo jauregian, 9:00etatik 14:00etara.
Leku berean eta jendaurreko epe horretan egin beharko dituzte erreklamazioak, hala nahi izanez gero, zerrendan ez dauden herritarrek.
Komeni da azken hauteskundeez geroztik helbidea edo bizilekua aldatu dutenek edo 18 urte bete dituztenek hauteskunde-erroldan daudela egiaztatzea.
Zalantzarik izanez gero, deitu Pasaiako Udaleko telefono zenbaki honetara dei daiteke:943344034.