Miguel Hernandez poetaren omenaldi ekitaldian izango da EPK
Omenaldi ekitaldi xumea egingo diote udalak eta Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak Miguel Hernandez poetari 12:00etan hasita.
Miguel Hernandez poetak kalea izango du Errenteria-Oreretan bihartik. Omenaldi ekitaldi xumea egingo diote udalak eta Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak 12:00etan hasita, eta Euskadiko Partido Komunistak (PCE-EPK) bertan izango dela jakinarazi du. Alderdiko idazkari orokorra Jon Hernandez izango da ekitaldian, “ezinbestekoa delako Miguel Hernandez Alacanteko (Herrialde Katalanak) poetaren egia, justizia eta erreparazioa exijitzea”.
EPKko idazkariak zoriondu egin ditu Errenteriako Udala eta Pikoketa Errepublikazaleen Elkartea, bestalde, “udalerriko kale bati poetaren izena jartzea erabaki dutelako”, eta horren harira, Irungo Udalari Marcelo Usabiaga militante komunistaren izena kale bati jartzeko eskaera egingo diotela gaineratu du.