Posta bidezko botoak bideratzeko bulegoa zabaldu du PSE-EEk
Posta bidezko botoa bideratzeko ostiralero 17:00etatik 18:00etara izango da zabalik abenduaren 10a bitartean.
Abenduaren 20ko hauteskundeetan hauteslekura joaterik izango ez duten herritarrei begira posta bidezko botoa bideratzeko bulegoa zabaldu du Lezoko PSE-EEk. Urduburu kaleko bigarren zenbakian du bulegoa alderdi sozialistak eta posta bidezko botoa bideratzeko ostiralero 17:00etatik 18:00etara izango da zabalik abenduaren 10a bitartean. Etxetik ateratzeko ezintasuna duten herritarrek notario bidez kudeatu dezakete posta bidezko botoa, eta horren gaineko informazioa eta laguntza ere bideratuko dutela bulegotik gaineratu du alderdi sozialistak.