RPK kooperatibako kideak, Albaolako arduradunekn
Malgukiak eta zumitzen konformatuak fabrikatzen dituen RPK Kooperatibak,
San Juan baleontziaren eraikuntza proiektua bultzatzeko asmoz, baleontziaren aurreko bela babestu du.
Albaolako adituek azaldu dutenez, “Haizea alde zutenean erabiltzen zuten itsasontziek aurreko bela Atlantikoko itsasaldietan”. Izan ere, bela hau oso aproposa baitzen, beste belek jasotzen ez zuten haizea baliatzeko. Brankaren aurrealdean kokatuta, lemazainari itsasontziaren norabidearen gobernuan lagungarri zitzaiola azaldu dute.
San Juan galeoiaren proiektua, kooperatibaren filosofiarekin bat datorrela uste dute RPK arduradunek, eta horregatik erabaki dute babestea, proiektu sozialetan egiten ohi dituzten inbertsioen bidez.
Albaolak gogoratu du, baleontziaren eraikuntza irekia dago proiektua sostengatu nahi duten enpresa eta partikular guztiei, eta nola lagundu
webgunearen bidez badela jakiterik iragarri dute.