Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Txikiak, ito beharrean

Supermerkatuak zabalduko ditu Mercadonak Oiartzunen eta Irunen 2016an. Kezkaz hartu dute berria Oarsoaldeko merkatari txikiek, zonaldean dauden merkataritza guneek zein krisiak itomenera daramatzatelako tokiko dendak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/10/30
Komertzio_Txikia_Foru_plazSupermerkatua zabalduko du Mercadona kateak Oiartzunen. Lanbarren poligonoan kokatuko dute, eta 2016an zabalik izango dela aurreikusi dute arduradunek.  1.500 metro koadro izango ditu,  eta Brico Depotekin partekatuko du eraikina. Nahia Nebra, Mercadonako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) komunikazio arduradunak azaldu duenez, «kokapenarekin gustura gaude, hirigunetik hurbil gaudelako. Gainera, Oiartzunen dagoeneko badagoen merkataritza eskaintza osatuko dugulakoan gaude». 40 langile izango ditu supermerkatuak eta elikagaiez gain, garbiketa produktuak, higiene pertsonalerako produktuak, animalientzako janaria, eta edariak salduko dituzte bertan. Produktu freskoak ere eskainiko omen dituzte, «2014 amaierarako supermerkatu guztiek eskaintzen zituzten labe produktua, hurbileko barazki eta fruta fresko sekzioak, eta baita arraindegi sekzioa ere». Horren harira, Mercadonak 12.000 arrantzale, 6.000 nekazari eta 4.000 abeltzainekin akordioak sinatuta dituela esan du Nebrak. «EAEren kasuan, 2013ko urria eta 2014ko martxoa artean Arabako 65.200 kilo patata baino gehiago erosi ditugu, eta Bizkaia eta Gipuzkoako kaietan erositako arrain kopurua handitu egin dugu», nabarmendu du. Gaineratu duenez, kateak, 2014an, 252 milioi euroko erosketak egin dizkio euskal hornitzaileei, 1.279 euskal enpresa txiki eta ertainekin merkataritza harremana du, eta 15 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ditu Mercadonak . Oiartzungoa ez da Mercadonak Oarso Bidasoan zabalduko duen supermerkatu bakarra. 2016ko lehen seihilekoan Irungo Arason kokatutakoa ere zabalduko du. Dendariak kezkatuta Kezkaz bizi dute Oarsoaldeko komertzio txikietako jabeek  Mercadona supermerkatuaren  etorrera. Izan ere, asko dira Oarsoaldean eta Bidasoan pilatuta dauden merkatal gune handiak, eta Donostia ondoan izateak ere eragiten die. Krisiaren atzaparkadari, merkataritza gune handien konpetentzia gehitu behar izaten diote dendari txikiek. Oiartzungo Itturri merkatari elkarteko presidente, Euskal Dendak EAEko merkatarien elkarteko presidente, eta Dendartean Gipuzkoako merkatarien Elkarteko lehendakariordea da Bittor Lizarribar. Mercadonaren Oiartzungo supermerkatuaren irikiera handien arteko borrokan kokatu du, eta zeharkako kalteak merkatari txikiei helduko zaizkiela uste du: «Poliki-poliki ari dira gailentzen, sarraskirik handiena egina dago, eta hemendik aurrera hiltzen joango gara».
Bittor_Lizarribar_Itturri_«Txikiei erabakitzeko eskubidea kendu digute, baita baliabideak ere» Bittor Lizarribar Itturri elkarteko presidente
Aurretik zeuden saltoki handiekin, eta Irungo Arason eta Oiartzungo Lanbarrenen zabalduko dituzten Mercadona supermerkatuekin, denentzat merkaturik ez dagoela esan du Lizarribarrek, eta handien arteko borrokan, komertzio txikietan eragina sumatuko duten zalantzarik ez du. Boterea banatzeko modua 140 denda daude Oiartzunen, EAEko merkataritza dentsitate handienetakoa duen herrietako bat da: «Kontua da denda horietako asko merkatalgune handien kanpoaldean daudela, herrigunetik urrun. Horrek kalte egiten digu merkatari txikioi, bezeroak ez direlako herrian kontzentratzen, kanpoan baizik». Komertzio txikietan erostea, boterea esku gutxi batzutan ez uzteko bidea da Lizarribarren iritziz, «baliabide guztiak dituzte handiek, eta Mercadonaren kasuan Juan Roig jabea, Barcenasen paperetan azaldu zen. Oso erraz iristen dira agintariengana, botere handia dutelako». Bezeroari hurbiltasuna eskaintzen dio komertzio txikiak, eta herritarren arteko sare ekonomikoa sortu, «horretarako ezinbestekoa da, ordea, erabiltzea, bertan erostea. Merkataritzan bezala, beste arlo askotan, handiek erabakitzen dute, txikiei erabakitzeko eskubidea kendu digute, baita baliabideak ere. Boteregunetan dauden enpresa handiek euren interesen arabera moldatzen dituzte erabakiak, eta ez gizartearen interesetara. Jakintzaren patrimonioa ere, galtzen ari gara». Komertzio txikiak geroz eta itoago daudela ziurtatu du oiartzuarrak, «dramatiko samarra izango da agian, baina bost urteko biziraupena izango dugu, orokorrean». Kolpe latza dendarientzat Itomen sentsazio berbera du Jon Nuñez Laurak Bat Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzu Elkarteko presidenteak. Mercadonaren irekiera «kolpe latza» da bere ustez, komertzio txikiarentzat eta baita tokiko ekonomiarentzat ere: «Bezeroak erosketak egitera beste zonaldeetara dispertsatzea ekarriko du». Oarsoaldea eta Bidasoan merkataritza gune handi asko dagoela nabarmendu du, «nahikoa saturatuta daude bi eskualdeak, merkataritza gune handi hauek ugaritu egin dira, eta masifikazioa dugu zonaldean. Horri, krisiaren eragina gehituta, komertzio txikia lehiatzeko aukerarik gabe gelditu dela nabaria da». Merkataritza gune handien eta krisiaren eraginez, Pasaiako komertzio txikietan salmenten kopurua %35 jaitsi dela esan du. Hori gutxi balitz, Internet bidezko erosketak ere mehatxu dira dendentzat, «orokorrean arropa dendei neurri batean eragin die azken horrek, eta zapata denda, aseguru denda eta bidaia agentziei neurri handiago batean. Merkataritza gune handiz betetako eremu batean gaude, eta gainera, Internetek ere eragiten digu».
Jon_Nu_ez_Laurak_Bat_elkar«Neurriak adostu beharko lituzkete komertzio txikiak itotzen ez uzteko» Jon Nuñez Laurak Bat elkarteko presidentea
  Pasaiako lau barrutietan 300 denda daude. Lizarribarren antzera, hurbiltasuna da Nuñezen ustez komertzio txikiaren ezaugarri nagusienetakoa: «Tratu pertsonalizatua eskaintzen diogu bezeroari, euren beharretara moldatzen gara, eta gure bezeroen gustuak ere ezagutzen ditugu. Hurbila da harremana». Horrekin batera, komertzio txikiari tokiko produktuak erabiltzeak beste balio bat ematen diola gaineratu du pasaitarrak, «Oarsoaldean, tokiko produktua, bertakoa da oinarri, guretzat kalitate bermea du, jatorria ezagutzen dugulako». Komertzio txikian erosteko arrazoi asko daudela argi du: «Tokiko ekonomiari eragiten dio, bizitza ematen dio herriari, eta tratua pertsonalizatua da». Bezeroei komertzio txikietan erosteko deia egin die Nuñezek eta erakundeei, berriz, neurri bateratuak adosteko Oarsoaldean komertzio txikia ez desgertzeko: «Eusko Jaurlaritzak, aldundiak, udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak neurriak adostu beharko lituzkete Oarsoaldean komertzio txikia itotzen ez uzteko. Zuloan gaude, merkataritza txikia hondoratzear dago. Merkataritza gune handien eraginez salmentak jaitsi dira, eta gainera gehiago zabaltzen ari dira. Jasangaitza da egoera. Gero, Eusko Jaurlaritzak egiten dituen kanpainetan Pertsona helburu leloa erabiltzen du. Zein pertsona? Ez du egoera errazten». 27 milioiko kapital ihesa Imanol Iparragirrek esan du supermerkatu handi berriaren irekierak merkatari txikiei solaskide gogor batekin aritu beharra ekarriko diela. Errenteria-Oreretako Errenkoalde Merkatari elkarteko lehendakaria da Iparragirre. Bezeroei begira «ona» izan daitekeela uste badu ere, konpetentzia gehiago dagoen neurrian «ondokoek pilak jarri beharko dituztelako merkatu kuota ez galtzeko», komertzio txikientzat merkatu kuota geroz eta beherago egotea ekarriko duela argi du. Merkatarien artean kezka sumatu duela esan du Iparragirrek, «izan ere, orain arte merkataritza gune handiek merkatu kuotaren %80a bazuten, Oiartzunen zein Irunen zabalduko dituzten bi supermerkatu berriekin, %85eko merkatu kuota batuko dute. Elkarri kenduko diote zerbait, baina komertzio txikiei ere kenduko digute gure kuotaren zati bat, zalantzarik gabe».
Imanol_Iparragirre_Errenko«Bermatzeko modu bakarra erabiltzea da, komertzio txikietan erostea» Imanol Iparragirre Errenkoalde elkarteko presidentea
Beste datu bat ere eman du. Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziaren arabera (PERCO), Errenteria-Oreretan 27 milioi euroko kapital ihesa dago. Hori da errenteriarrek herritik kanpoko  erosketetan uzten duten diru kopurua. Errenteria-Oreretan 500 komertzio txiki eta taberna daude, eta bertako kontsumoan jaitsiera nabaria izan dela esan du Errenkoaldeko presidenteak: «Guk, txartela bidez egindako ordainketei baino ezin diegu jarraipena egin, eta horiei dagokienez, krisiaren lehen bi urtean %25 jaitsi zen salmenten kopurua; joan den urtean %12, eta aurten, %8a daramagu. Azken kopuruari joan den urtean jaitsitakoa gehitu behar diogu». Herrietan erosteko deia Lizarribar eta Nuñezekin ere bat egin du Iparragirrek, zerbitzu pertsonalizatua eta hurbiltasuna dira komertzio txikiaren ezaugarria Errenteria-Oreretan ere, «atetik sartzen zarenean jakitea nor zaren, zein gustu dituzun. Askotan ere psikologoarena egiten dugu. Gurutze Gorriarekin ere elkarlanean bagabiltza bakarrik bizi diren adineko pertsonen kasuan. Haien bizi kalitatean jaitsiera nabarituz gero abisatu egiten ditugu, zer gertatzen ari den aztertzeko. Gurekin bizi dira bezeroak, guk ikusten ditugu…». Merkataritza gune handien irikieraren aurrean, instituzioek komertzio txikia laguntzen ote duten galdetuta, argi du erantzuna Iparragirrek: «Ez. Komertzio txikietan erostearen aldeko kanpainak egiten dituzte, baina azkenean gure kanpainarik onena egunero eskaintzen dugun zerbitzua da. Ongi dago kanpainak egitea, jendea kontzientziatzeko, baina eguneroko jardunak du garrantzia. Eguneroko lanarekin mantendu behar dugu bezeroa herrian». Itturri eta Laurak Bat elkarteko lehendakariek bezala, Errenkoaldekoak ere udalerrian erosketak egiteko deia egin du: «Zer gertatuko litzateke etxe azpiko denda itxiko balute? Ez gara joaten, baina zerbitzua hor dago, okindegiak, zapata dendak, arraindegiak eskura ditugu, merkataritza eskaintza zabala dugu. Ez bagenitu zer gertatuko litzateke? Horiek bermatzeko modu bakarra erabiltzea da, komertzio txikietan erostea».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.