Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gau beltzaren festa izango da gaur Oiartzunen

Festa ikaragarri eta beldurgarria egingo dute Abaraxkakoek antolatuta. Garai bateko ohiturei keinu eginez, Gau Beltza ospatuko dute. Nekane Martiarena Abaraxkako kideak eman ditu xehetasunak.

oarsoaldea
Oiartzun
2015/10/31
Gau Beltza Oiartzun

Heriotzarik eta odolik gabeko mozorroak prestatu dituzte Oiartzunen Gau Beltzarako, garai bateko mozorroen antzera.

Festa ikaragarri eta beldurgarria egingo dute Abaraxkakoek antolatuta. Garai bateko ohiturei keinu eginez, Gau Beltza ospatuko dute. Nekane Martiarena Abaraxkako kideak eman ditu xehetasunak. Bigarren Gau Beltza izango da aurtengoa. Nola bururatu zitzaizuen ideia? Ludotekatik hainbat balore bultzatzen ditugu, euskal kultura, euskara, kontsumismo eza, berdintasuna… Balore pila bat baditugu hemendik lantzen ditugunak. Eta ikusten ari ginen Halloween kutsu hori asko sartzen hasi zela herrian. Esaten genuen, ‘honekin zerbait egin behar dugu’. Hasi ginen ikusten ea festa hori egiten ote zen Euskal Herrian, konturatu ginen baietz, garai batean egiten zela, Interneten begiratu genuen, Oier Araolazaren lana irakurri genuen, eta Oiartzungo baserrietan galdezka hasi ginen, festa egiten ote zuten eta zer zen beraientzat gau hori jakiteko. Informazio horiekin, Oier Araolazari irakurrita eta blogean jendeak idazten duenarekin, guk sortu dugu Gau Beltza propioa. Baserrietan galdetu zenutela esan duzu. Zer esan zizueten? Bereziki 80-85 urtetik gorako jendea oroitzen da egiten zenaz, hortik beherako jendea ez da gau beltzaz gogoratzen. Eta esaten zuten festa-festa ez zutela egiten, baina bai gogoratzen dute kalabazak hartzen zituztela, husten zituztela, barruan kandelak jarri eta nola jartzen zituzten kale ilunetan, edo elizatik zetozen neskatxak beldurtzeko-edo  hainbat kaletan. Eta baten batek esaten zuen etxean elkartzen zirela, neguko fruituak-edo jaten, gaztainak, intxaurrak, pixka bat edanez, baina festa, inork ez digu esan festa egiten zutenik. Festa berri bat sortzea erabaki duzue, jatorrizko ohituran oinarritua, baina festa propioa. Mundu guztiak uste du Halloween dela festa amerikanoa, eta ez da ez, amerikanoa, jatorriz zeltiar festa bat da, hara [AEBetara] joan zena eta egun kontsumismo ikaragarria duena. Guk hori ekidin nahi genuen. Herrian beste gauza askotan parte hartzen dugu, txondorran, Ihoteetan… gauza askotan. Bada goazen gurea den beste zerbait bultzatzera, eta hortik hasi ginen. Ezin dugu gelditu garai hartan, garai hartako ohitura bat bada, baina goazen gaur egunera ekartzera. Gau Beltza deitu diozue. Zergatik? Guk ikusia genituen Gau Beltza eta Arimen Gaua, biak, eta iruditzen zitzaigun haurrekin errazagoa, politagoa zela Gau Beltza deitzea. Ez dauka beste azalpenik. Ondo joan zen iaz, ez? Niretzat ikaragarria izan zen, zerotik hasita, ikustea zenbat jende hurbildu zen. Eta jendeak nola errespetatu zuen gure ideia. Heriotzari lotutako mozorroak saihestu, odola… eta garai hartako arropekin jantzi. Eta jendeak ikaragarri errespetatu zuen. Uste dut bi pertsona etorri zirela maskararekin —laurogeitik—, beste guztiak etorri ziren etxeko arropa zaharrekin, maindireekin; hemen guztien artean puskatu eta josi genituen. Eta guraso asko etorri ziren. Aurten zer prestatu duzue? Egin dugu tailer bat mozorroekin, ludotekan ari gara eskulanak egiten, armiarmak, saguzarrak… gure eskulanak, baserrietan egoten ziren gauzekin, ez heriotza bat, ez igitai bat… Iaz herriko eragile desberdinak gonbidatu eta inplikatu genituen eta aurten ere egin dugu. Iaz malabarista taldea etorri zen, aurten ere badator, baita antzerki taldea ere. Eta, zer egingo dute? Ez dut esango [barre egin du]. Sorpresa. Arratsaldean elkartuko gara, eta ibilbidea egingo dugu. Hemen [ludotekan] mozorrotuko gara denak, sua muntatuko dugu, gaztainak erreko ditugu, suaren inguruan afalduko dugu denek, eta hor ja sartuko dira antzerki taldekoak. Iaz beldurrezko ibilbide motza egin genuen, aurten luzeagoa egingo dugu, herriko parke desberdinetara joango gara, ahal bada leku batzuetan argiak itzaliko dituzte. Gero sorpresa bat dugu gordeta eta suzko akerrarekin bukatuko dugu. Ikaragarria izango al da? Beldurgarria… beno sustoak, kutsu hori izango du. Haurrak daudela kontuan izango dugu, batzuk txiki-txikiak, iaz batzuek beldurra pasatu zuten eta hori kontuan izaten dugu. Gure ideia ez da denak izutu eta bat-batean korrika eskapo egitea, baina beldur puntu hori izango du, haurren mundutik. Aurten ere jendea hurbiltzea espero dut. Ludotekako bazkide guztien helbideak ditugu eta hamabost egun informazioa bidaltzen daramatzagu, iazko Gau Beltzako bideoa, Oier Araolazaren informazioa, udaletxearen blog-etan ere zintzilikatu ditugu argazkiak… Jendeak badaki nola mozorrotu behar duen, zer egin behar den. Badago gogoa zerbait egiteko eta pentsatzen dut jendea hurbilduko zaigula. Zer esango zenioke Halloween modu kontsumistatik ospatzen duenari? Polita dela gurea den zerbait berreskuratzea, Halloween ez dela ohitura amerikanoa, Euskal Herrian ere egiten zela. Goazen gaur egunera egokitu eta txertatzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.