Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Nerea Ortega: "Jendeak eskertu du betikoa ez izatea"

Euskal Koloreen Gida kaleratu berri du diseinatzaile pasaitarrak

olatz mitxelena
Pasaia
2015/11/02
Nerea Ortega, Euskal Koloreen Bildumaren sortzailea, bere tailerrean

Nerea Ortega, Euskal Koloreen Bildumaren sortzailea, bere tailerrean

Euskal Koloreen Gida kaleratu berri du diseinatzaile pasaitarrak; Bartzelonan sortu zuen Room278, senarrarekin; jaioterrira bueltan, Katalunian hoteletarako ekoitzi ohi zuena, norbanakoekin pentsatuta sortzen hasi da, arrakasta handiz. Oihartzun handia lortu du Euskal Koloreen Gidak. Red Txuleta, Txitxarro Silver Blue, Sagardo Yellow, Perretxiko Ligh Brown… Argi dago euskal gastronomiak baduela arrakasta. Bai. Kataluniarekin lotura estua dugu [hangoa da bere senar eta lankide Ignasi Espel]. Hango lagun askori galdetu izan diogu nola azalduko luketen beraiek Euskal Herria ezagutzea zer den. Eta denak hasi dira janaritik. Janaria, paisaia, itsasoa… Janariak garrantzia handia duela zalantzarik ez da, eta nola ez, txuletatik hasi ginen. Eta Red Txuleta da gehien aditzen dena, ezta? Txuleta eta Kantauri dira, gaur gaurkoz, gehien saltzen direnak. Koloreen izenek ere berehala jotzen dute belarrira. Euskara eta ingelesa uztartuta, xelebre samarrak irten zaizkizue. Argi genuen izenak euskaraz izan behar zuela, hitz asko euskaraz oso bereziak direlako, baina ingelesa ere sartu nahi genuen, jende gehiagorengana iristeko eta salgarriagoa izateko. Bilduma, kolore karta grafiko ezagunenean oinarrituta dago, eta izena itzultzeko baliatu dugun atal bat badu. Lau hizkuntzatan jarri dugu izena: ingelesez, frantsesez, gazteleraz eta alemanez. Jendeari ikaragarri gustatu zaio. Zure ustez, zein izan da arrakastaren gakoa? Nik uste dut Euskal Herria ezagutzeko esperientzia azaltzeko beste era grafiko bat dela, modernoagoa. Pentsa daiteke euskal ikonografiak haize freskoaren beharra zuela. Jendeak berritasuna eskertu duela dirudi. Jendeak, dendara etortzen denean, beti esaten dit: ‘behingoz, zerbait desberdina’. Ez hobeagoa, eta ez okerragoa. Artisautza tradizionala oso ondo dago, eta baita betiko ikonografia ere, baina hori egina dago, jende askok egiten du, eta oso ondo gainera. Nik beste gauza bat egin behar dut. Gure arloa diseinu grafikoa eta dekorazioa denez, hortik jo dugu, eta ondo atera zaigu.
«Etxeetan gauza tradizional guztiak badauzkagu eta orain berrien bila hasi gara» «Gehien gustatzen zaidan bilduma da, ez delako figuratiboa. Sensitiboagoa da» «Euskaraz, diseinu grafikoaren alorrean hutsunea handia da; asko dago egiteko»
Nola sortu zen ideia? Lehenengo artxiboa 2013koa da. Aspalditik nuen buruan. Guk museotako denden oso zaleak gara. Halako dendetan, batez ere atzerrian, jendeak asko pentsatzen du bisitariei saltzeko zer sortu, baina tipikoa izan gabe. Ni, ariketa bera egiten jarri nintzen, baina ez soilik atzerritarrekin pentsatuta. Euskaldunak  oso bertakoak gara, eta denoi gustatzen zaigu hemengo gauzak edukitzea. Etxeetan gauza tradizional guztiak badauzkagu, eta orain berrien bila ari gara. Eta erosi, nork erosten du gehien, bertako jendeak ala bisitariek eta turistek? Bertako jendeak, ziur. Nik uste dut, gainera, horregatik dela. Jendeak eskertu du betikoa ez izatea; beste zer edo zer edukitzea erosteko, betikoa izan gabe. Koloreen bilduma handitzen joango da, edo itxita dago jada? Badauzkagu hurrengo hiru koloreak proiektuan. Bat txistorra izango dela jakina da, baina besteak sekretu dira oraindik… Proposamenik jaso al duzue? Jendeak asko parte hartzen du. Proposamen asko ematen dizkigute. Horrela gozamena da lan egitea. Eta bildumaren bertsio katalana egiteko asmorik bai? Ondo legoke, bai. Koloreena oihartzun gehien lortu duena da, baina ez da zuk sortutako bilduma bakarra. Sortutakoen artean zein duzu kuttunena? Oso zaila da esaten, baina orain, kuttunena, hau da. Gehien gustatzen zaidana da, oso desberdina delako, eta ez delako figuratiboa. Sensitiboagoa da, eta grafikoki bitxiagoa baldin bada ere,  jende askoz gehiagorengana iristen da. Jendeak errazago ulertzen du koloreen bilduma, Kursaaleko ikono bat baino.
«Oso interesgarria da jendearekin elkar eragiteko aukera izatea» «Lehen hoteletarako eskaintzen genuena, orain publiko orokorrarentzat da» «Produkzio handiagoak sortzeko tailerra izango da San Pedrokoa»
Ekitaldi zehatzetarako bildumak ere kaleratu izan dituzu? Askotan. Danborradarako bilduma, Zinemaldikoa, santomasetarakoa… estropadetarako bat egitea ere badago gure asmoen artean. Euskarak presentzia handia du zure sorkuntza gehienetan. Euskaraz diseinatutako pila bat gauza ditugu. Lamina apaingarriak, eta bestelako material guztia… Kanpoko jendeak hemen egindako gauzak eskatzen ditu, eta euskaraz, asko eramaten dituzte. Kaixo dioen lamina aleman batzuek eraman zuten etxera, bidaiaren azken egunean, dendatik pasatu, eta hitzak zer esan nahi zuen jakitean; Bazkaltzera New York-eko etxe baterako erosi zuten, izugarri gustatu zitzaielako… euskarak, diseinu pixka batekin, asko saltzen du. Hutsunea diseinu grafikoaren esparruan handia da, eta asko dago egiteko. Noizko hurrengo bilduma? Baduzu beste proiekturik esku artean? Bai, urtean bilduma bat ateratzea gustatzen zaigu, eta hurrengorako pare bat ideiarekin ari gara lanean. Erabakitzeko dugu zeinekin aurrera egin. Room278 Bartzelonan sortu zenuten, eta Donostiako denda Pasaiara bizitzera itzultzean zabaldu zenuten. Profesionalki zer moduz doa etxera itzulera? Bilakaera oso positiboa izan da. Oso interesgarria da jendearekin elkar eragiteko aukera izatea. Komunikazio horrek asko laguntzen du. Ordura arte nola egin izan duzue lan? Guk lan egin dugu beti paretak apaintzen. Hotelekin hasi ginen, hotelentzako proiektu pertsonalizatuak eskaintzen. Lan asko egin dugu atzerrian, eta baita Espainiako Estatuan ere. Lisboa, Paris, Valentzia… Orain, lehen hoteletarako eskaintzen genuen hori berbera, publiko orokorrarentzat eskaintzen hasi gara. Horrek ikaragarri zabaldu egin du zuen lan esparrua. Lehen hotelentzako egiten genituen guztiak bezero partikularrentzat egiten ditugu orain. Pertsonalizatu horiek guztiak objektu txikiagotan bihurtu ditugu. Laminak, elastikoak, mantalak, poltsak, ezkontzetarako gonbidapenak, oihaletan estanpazioak, edo seme-alaben marrazkiak katiluetan… Aurretik genituen makina guztiekin objektu horiek guztiak sortzen ditugu orain. Oparitarako bestelako objektuak ere saltzen ditugu, diseinu aldetik interesgarri iruditzen zaizkigunak. Atzerriko ferietara joaten gara, produktu gehienak kanpotik ekartzen ditugu. Zuek inprimatzen duzue, ezta? Bai, pareta oso batetik hasi, koadro txiki bat arte. Binilo itsaskorrak ere egiten ditugu, eta aluminioan, metakrilatoan, oihaletan, eta paper fotografikoan inprima dezakegu, baita erakusketetarako euskarri efimeroetan ere. Bartzelonan asko lan egin dugu museoetarako. Arte Ederretan lizentziatu zinen Bilbon, eta Bartzelonan espezializatu zinen barne diseinuan. Nola eman zenuen lan merkatura jauzia? Bartzelonan nengoela hotel kate bateko obra departamentuan lanean hasi nintzen. Hor hasi zen dena, hoteletako paretetan beti bazela zer zintzilikatu ohartu ginenean. Pixkanaka hasi ginen makineria erosten, produkzioa guk kontrolatzeko, eta orain, hori guztia, edozeinen etxe, lokal edo lantokira trasladatu dugu. Proiektu berriak ez zaizkizue falta. Laster San Pedron bertan kokatuko zarete. Zer egiteko asmoz? Gure asmoa da epe laburreanSan Pedron tailerra irekitzea, Donostian egiten dugun berdina egiteko, baina produkzio industrialago batekin. Donostiako dendan etxeko esparrua landuko dugu gehienbat, eta San Pedron, lanerako arropatik hasi, zein inguruko ekitaldietarako kamisetak eta bestelako materialak sortuko ditugu. Aurreratu dezakegu, oro har, produkzio handiagoak egiteko tailerra izango dela San Pedron zabalduko duguna.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.