Lekarozen hasiko dute ibilaldia eta Etxebertzeko bordan bukatu; hilaren 15ean egingo dute irteera eta izena eman daiteke dagoeneko.
Etxebertzeko borda
Baztan aldera egingo du Girizia Mendi Taldeak aurtengo Negu Festa ospatzeko. Hilaren 15ean izango da, igandea. Mendizaleak goizeko zortzietan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik eta ibilaldia Lekarozen hasiko dute.
Lekaroz, Legate, Infernuko errota pasatuta, Etxebertzeko bordan bukatuko dute ibilaldia, guztira 16 kilometro lau ordu eta erdian egitekoa (atsedenak barne). Gero, Etxebertzeko bordan bazkalduko dute.
Izena Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
on line eman daiteke. Guztira 37 euro ordaindu behar dira, autobusa eta bazkaria sartzen dira salneurrian.