Udalaren webgunea berritzeko prozesua abiatu dute, “edukiak hobetu eta herritarrei zerbitzu hobea emate aldera”. Prozesu horren barruan, Pasaiako Udalak irudi korporatibo berria sortu nahi du, “modernoagoa”, eta lehiaketa bat abiatu du, udalarentzat logotipo berri eguneratua aukeratzeko.
Prozesuan herritarren parte-hartzea bermatu nahiko luke udalak, eta horregatik, epaimahaia bertako elkarteek, merkatariek, enpresek eta herritarrek oro har osatuko dute. Haiek arduratuko dira udalaren logotipo berria aukeratzeaz.
Oinarriak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
Zehaztu dutenez, irudi berriak lau ezaugarri nagusi bete beharko ditu: sendotasun grafikoa, Pasaiaren identifikazioa, bistaratze perfektua eta nahastezina, arazorik gabe aplikatzeko modukoa izatea.
Deialdiaren oinarriak:
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ikus daitezke. 2016ko urtarrilaren 4a arte dago proposamenak aurkeztekoa epea.