Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegiek ordutegia zabalduko dute igandean
Erabili ahal izateko berriz, kiroldegietako harreran dortsala erakutsi beharko dute.
Behobia-Donostia lasterketan parte hartzea errazteko Errenteriako Udal Patronatuak zabaldu egingo du Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako ordutegia. Horren arabera, 14:30era arte izango dituzte ateak zabalik bi kiroldegiek, lasterketan parte hartzen duten guztiek takila edo dutxak erabili ahal izan ditzaten.
Erabili ahal izateko berriz, kiroldegietako harreran dortsala erakutsi beharko dute.
