Hilerriaren sarbideko segurtasuna hobetzeko eskatu du PSE-EEk
Beharrezko seinalizazioa jartzeko eskatu du alderdi sozialistak Zentolen hilerriaren inguruan, "ahalik eta azkarren".
Zentolen hilerriaren sarbiderako egokitzapen plana egiteko eskatu du PSE-EEk. Irisgarritasuna hobetu eta eta segurtasun neurriak areagotzearekin batera, hilerriaren mantenu eta garbiketarako plangintza ere beharrezkoa dela esan du alderdi sozialistak. Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozermaileak hilerrirako sarbidea arriskutsua dela nabarmendu du, “hilerriaren sarrerara heltzeko autoen joan etorri handia duen errepidea zeharkatu behar da, eta ez dago oinezko pasabiderik, ez semafororik ezta seinalerik ere”.
Udaltzainik ez dela izaten hilerri inguruan normalean esan du, bestalde, Rodriguezek, “kontuan izanda normalean hilerri inguruan ibiltzen diren pertsonak adinekoak direla arriskua areagotu egiten da”.
Horrenbestez, herritarren segurtasuna hobetzeko beharrezko seinalizazioa jartzeko eskatu du alderdi sozialistak, “ahalik eta azkarren”. Hilerri barruko egoeraz ere mintzatu da Rodriguez: “Penagarria da zein egoeratan dagoen ikustea. Hilerri barrualdeko kaleak hondatuta daude, goroldioz beteta eta zementurik gabe”. Horren harira garbiketa eta mantenu plangintza abaitzeko eskatu dio udalari.
