'Euskaraz ederrago!' kanpainaren barruan egindako zozketaren irabazleak 100 euroko bonoa eskuratu du. Urte bukaerara arte iraungo du kanpainak.

Olatz Legorburu sariduna, Kirikoketako langileekin, Oskar Zapirain Iturri Merkatari Elkarteko ordezkariarekin eta Ioritz Aizpuru udaleko Euskara zinegotziarekin
Euskaraz ederrago! kanpainaren barruan egindako zozketaren irabazleak 100 euro izango ditu Kirikoketa ile-apaindegian gastatzeko. Olatz Legorburuk eskuratu du saria. Oarsoaldeko euskara zerbitzuen ekimenez egindako kanpaina “arrakastatsua” izan dela nabarmendu dute Ttur-tturrek eta Oiartzungo Udalak eta ile-apaindegien “inplikazioa” txalotu nahi izan dute.
Kanpainan herriko hamabost ile-apaindegik parte hartu dute eta guztira ia 1500 boleto bildu dira.
Kanpaina, baina, ez da oraindik bukatu eta urte bukaeran bezeroei oparitzeko objektuak banatuko dituzte ile-apaindegietan. Orain arte, ile-apaindegietako zerbitzuen zerrendak erakusten dituzten markoak eta produktuen prezioak jartzeko txartelak banatu dituzte, besteak beste.