Abenduaren 19an Txerri Eguna ospatuko da Oiartzunen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta.

Txerri Eguneko azoka, iaz
Abenduaren 19an Txerri Eguna ospatuko da Oiartzunen Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta. Madalensoron jartzen den artisauen azokan postua jartzeko epea zabaldu dute; hala, artisau produktuen, barazkien edo bestelako posturen bat jarri nahi badu 943 26 01 82 zenbakira deitu behar du edo postu elektroniko bat
bidali.
Azokan parte hartzeko baldintza bezeroekin harremana euskaraz ziurtatzea da. Lekua dela eta, artisauen kopurua mugatu izango dela jakinarazi dute Ttur-tturretik, hortaz, eskaera lehenengo bidaltzen dutenek izango dute lehentasuna.