Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herri harresiak babestu ditu bostak

Epaiketa salatu eta auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko epaiketak iraungo duen bi egunetan batzarra eta manifestazioak deitu dituzte 20:00etan plazan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2015/11/07
#5ak libre 1Hamarnaka herritarren babesa jaso dute gaur eguerdian Joakin Izagirre, Ramon Gaztelumendik, Xabier Iragorrik eta Ixiar Iñarra oiartzuarrek.  Frantzian espetxeratuta dagoen Ramuntxo Sagarzazuri ere helarazi diote babes hori eta besarkada estua bidali diote Oiartzungo plazan bildutakoek. Izan ere hilaren 11 eta 12an Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu egingo ditu Izagirre, Gaztelumendi, Iragorri eta Iñarra. Sagarzazu ere auziperatuta dago baino ez dute momentuz epaituko espetxean dagoela eta. Konponbiderako oztopo Libre dinamikaren barruan,  kamixeta laranjak jantzita eta bostak libre zioen pankartarekin azaldu dira plazan auziperatuak eta polizia operazio berean inputatu gisa deklaratzera deitu  zituzten beste bost oiartzuarrak ere. Haien atzean, herritarrek babesa eta elkartasuna erakusten. Harresia irudikatu dute horretarako eta besotik helduta auziperatuekin batera azaldu dira herritarrak. Xabier Zabala mintzatu da eta epaiketaren salaketa irmoa egin du. Fiskalak urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du eta zortzi urteko inhabilitazioa Izagirre, Gaztelumendi, Iragorri eta Iñarrarentzat. Sagarzazuri berriz, 2 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa. Herritarren eta Euskal Herriaren kontrako erasoa dela epaiketa esan du Zabalak: “Zoritxarrez ez da herri honek ezagutu duen lehen erasoa. Inoiz zilegitasunik ez badute izan ere, inoiz baino ulergaitzagoa egiten zaigu Euskal Herrian zabaldu den agertoki berri honetan halakoak sufritzen jarraitu beharra. herri honek duen konponbiderako nahia eta bide horretan hartutako konpromisoentzat oztopo besterik ez da”. Euskal Herritarrek bezala, Oiartzuarrek ere bake justua eta konponbidea nahi dutela gaineratu du, eta halako eraso gehiagorik ez dutela onartuko gaineratu: “Herri honen aurkako erasoekin amaitzeko garaia heldu da. Konponbidearen alde gure alea jartzeko garaia da”. Epaiketa salatu eta auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko epaiketak iraungo duen bi egunetan batzarra eta manifestazioak deitu dituzte 20:00etan plazan. Txalo artean amaitu dute bost oiartzuarrak babesteko ekitaldia. Aritxulegiko operazioa Epaiketak 2014ko ekainaren 3an Guardia Zibilak martxan jarritako operazioa du oinarri. Terrorismoa goratzea egotzita, bost lagun atxilotu zituzten egun hartan Oiartzunen, eta beste bost deitu zituzten inputatu bezala deklaratzera. Seigarren lagun bat ere deitu zuen Guardia Zibilak, lekuko gisa. Bost atxilotuak Madrilera eraman zituzten, eta hurrengo egunean libre utzi, epailearen aurrean deklaratu ondoren, epaiketa bitartean, baldintzapeko askatasunean. Operazioan indar erakustaldia egin zuen Guardia Zibilak, eta Aritxulegiko Gudarien Basoa desegin zuen. [nggallery id=151]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.