Behobia-Donostia lasterketaren helmugara 109 oiartzuar iritsi ziren atzo. Oarsoaldeko Hitza.
Partaideak, Errenteria-Oreretako anoa postuan
Atzo, Behobia-Donostian, orotara 109 oiartzuar iritsi ziren helmugara. Eta horietan azkarrenak Igor Otaegi gizonetan eta Onintza Mitxelena emakumeetan izan ziren, Fortuna Kirol Elkarteak emandako sailkapen ofizialaren arabera.
Egunean zehar, Oiartzungo sailkapen oso-osoa emango du HITZAk. Argazki galeriak ere prestatzen ari gara. Bien bitartean, honakoak dira Oiartzungo podiumak.
Gizonak
- Igor Otaegi 1:18:30
- Gaizka Zapirain 1:23:27
- Ostadar Artetxe 1:26:32
Emakumeak
- Onintza Mitxelena 1:34:13
- Agurtzane Zubizarreta 1:39:14
- Ainize Mitxelena 1:43:20