Sari banaketa ekitaldia hilaren 15ean 18:00etan izango da. Sariak banatzearekin batera, lan irabazleak ikusteko aukera izango da.
Errenteria Film Laburren Jaialdia egingo dute datorren asteburuan, eta pozik azaldu dira antolatzaileek 20. urteurrenean izan duen erantzunarekin. Izan ere, 253 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Ion Collar Kultura Zinegotziak, Leire Cano Kultura Teknikariak, eta Jonathan Sedeño OZ Zinema Elkarteko kideak aurkeztu dute jaialdia gaur eguerdian Niessen Kulturguneko auditorioan. “Inoiz aurkeztu den lan kopururik handiena jaso dugu aurten” esan du Collarrek eta lan horien kalitateaz mintzatu da ondoren, “lan oso onak daude aurkeztu direnen artean, kalitate handikoak”.
Aurkeztutako lanen artean, 204 fikziozkoak dira, 22 animaziozkoak eta beste 27ak, berriz, dokumentalak. Gehienak gazteleraz aurkeztu dituzte, 212, eta euskaraz aurkeztutakoak berriz 18 izan dira. Gainontzekoak beste hizkuntzatan aurkeztu dituzte. Emakume zuzendarien kopurua hazten ari dela esan du bestalde Sedeñok, baina gizonek zuzendutako film labur kopurutik oso urrun daude oraindik, “31 emakumek aurkeztu dituzte lanak, eta 222 gizonek”.
Filmen proiekzioa eta sari banaketa
Epaimahaiak ez duela lan erraza izan esan dute Collar, Cano eta Sedeñok lanen aukeraketa egiteko garaian. beraiekin batera aritu dira lanean Alber Vazquez idazlea, Klara Badiola aktorea eta Pablo Vijande zinemagilea. Film labur guztien artean 26 iritsi dira lehiaketa fasera emango diren hamar sarietako bat eskuratzeko. Hogeita sei lan horiek zein Gaztelekuetan sariketarako sortutako lanak ere hilaren 12, 13 eta 14an emango dituzte Niessen Zinematan 19:30ean hasita. Sari banaketa ekitaldia berriz, hilaren 15ean 18:00etan izango da. Sariak banatzearekin batera, lan irabazleak ikusteko aukera izango da, eta ondoren mokadutxua ere eskainiko dute.
Solasaldi zikloa, urteurrena ospatzeko
Hogei urte bete dituela eta ekitaldi berezia antolatu nahi zuten jaialdiaren harira Canok azaldu duenez. “Urteurren borobila izanda zerbait gehitu nahi genion jaialdiari, eta horren barruan solasaldi zikloa antolatu dugu”. Hilaren 12an izango da lehena Xera Gastrotekan 18:00etatik aurrera.
Emakumea zineman izenburupean Marian Fernandez,
Amama filmaren ekoizlea, Nuria Casal zinemagilea, eta Fani Herrador Amalatz Talde Feministako kidea ariko dira mahai inguruan.
Hilaren 13an berriz, Euskarazko zinemaz ariko dira Asier altuna eta Juanba Berasategi 18:00etatik aurrera Xenpelar Etxean. Hilaren 14an berriz, bi hitzordu izango dira. Lehena 12:00etan Limericken izango da eta bertan, film laburren banaketaz ariko dira Txema Muñoz Kimuakeko kidea eta Aitor Arenas Banatuko kidea. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera jaialdian parte hartu duten ordezkariekin mahai ingurua antolatu dute Xenpelar Etxean. Ohorezko saria ere banatuko omen dute aurten lehen aldiz,eta aipamen berezia jasoko duen herrirarra nor izango den aurreratu ez badute ere euskal industriagintzarekin lotura duen pertsona dela gaineratu du Collarrek.
Film laburren jaialdia bultzatzea gobernu taldearen apustua dela esan du Collarrek: “Herri honen historian erreferentea izan da zinemaren gaineko mugimendua eta hura berreskuratze aldera garrantzitsua iruditzen zaigu halako apustuak egitea”. herritarrak ere animatu ditu Collarrek parte hartzera, “doakoa da film laburren emanaldietarako sarrera etaherritar guztiak animatu nahi ditugu zinemaren asteburu hau gozatzera”.
Egitaraua
- Hilak 12, osteguna:
Xera Gastrotekan solasaldia 18:00etatik 19:00etara, Emakumea zineman.
Niessen Zinematan 19:30etik aurrera film laburrak:
I said i would never talk about politics, Aitor Oñederra
Zepo, César Díaz Meléndez.
Las buenas compañías, Bertha Gaztelumendi Caballero.
Fishura, Yago Mateo Velasco.
Balu eta balitz, Egoitz Albizu Sebal.
The devil on your back, Haritz Ubillaga.
Samiña, Kristina Zorita Arratibel.
Makila, Javier Vigara San Martin.
El aspirante, Alazne Etxeberria Blanco.
- Hilak 13, ostirala:
Xenpelar Etxean solasaldia 18:00etatik 19:00etara, Euskarazko zinema.
Niessen Zinematan 19:30etik aurrera film laburrak:
Cuatro postales a Marta, Hernán Talavera.
Abiadura, Sonia Estevez.
Bla bla bla, Alexis Morante.
Los Cárpatos, Daniel Remón.
Vainilla, Juan Beiro.
No digas nada, Silvia Abascal.
Teatro, Iván Ruiz Flores.
Metros útiles, David Cervera.
El anticipador, Peru Bergaretxe Arcelus.
- Hilak 14, larunbata:
Limericken solasaldia 12:00etatik 13:00etara, Film laburren lehiaketa.
Xenpelar Etxean mahai ingurua film laburren ordezkariekin 18:00etatik 19:00etara
Niessen Zinematan 19:30etik aurrera film laburrak:
Telares sonoros, Josué Vergara López eta Mariana Rivera Garcia.
Una gallina, Alejandra Arboleda Tilano.
Moiré, Estefanía Cortes eta Juancho Bañuelos.
No estamos aquí para que nos toquen los huevos, Kike Barbera Peregrina.
Mi padre lanzador de peso de la RDA, Diego Postigo.
Sinecdoque. Una Historia de amour fou, José Manuel Carrasco.
Inocete, Alvaro Pastor.
Igande bateko proposamena, Rubén Martínez Rosas.
Ruleta rusa, (Lehiaketatik kanpoko film laburra) Imanol Iglesias Márquez.
- Hilak 15, igandea:
Sari banaketa 18:00etatik aurrera Niessen kulturgunean.