Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Elkartasun kontzertua izango da Santa Zeziliakoa

Santa Zezilia kontzertuaren irabazi guztiak Siriako errefuxiatuei bideratuko dizkiete antolatzaileek ACNUR erakundearen bidez

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2015/11/13
Josu Mitxelena, Julen Mendoza eta Arantzazu Juanbeltz

Josu Mitxelena, Julen Mendoza eta Arantzazu Juanbeltz

Andra Mari Abesbatza eta EMKEko Musika Bandaren aurtengo Santa Zeziliako kontzertua berritasunekin dator. Elkartasun kontzertua izango da, eta irabazi guztiak Siriako errefuxiatuei bideratuko dizkiete antolatzaileek ACNUR erakundearen bidez. Elkartasun kontzertua izateaz gain, omenaldi kontzertu ere bihurtuko dute,  Andra Mariren sorreratik bertako kide zen eta aurtengo maiatzean zendu zen Jose Manuel Mitxelena gogoratuko baitute abesbatzak eta bandak emanaldian. Kontzertuaren gaineko xehetasun guztiak atzo arratsaldean eman zituzten Josu Mitxelena EMKEko presidenteak, Arantzazu Junabeltz Andra Mari Abesbatzako presidente ordeak eta Julen Mendoza alkateak. “Andra Mariaren eliza lepo bete nahi dugu hilaren 20an. Gure herriak beti izan da solidarioa, eta Siriako errefuxiatuen aldeko kontzertuarekin ere hala izatea espero dugu”. Helburua argi du Mitxelenak, “eliza betetzea da eta ahalik eta diru gehien biltzea”, baina ez da hori bakarra, izan ere kontzientzia pizteko ere baliatu nahi dute Santa Zezilia eguneko kontzertua. Ideia horrekin bat egin du Mendozak: “Kontzertua musikari egiten zaion ekarpena baina zerbait gehiago da, handiagoa, Siriako errefuxiatuei egiten zaien elkartasun keinua”. Musika onarekin gozatzearekin batera, Mendozak berak ere kontzertu horrek kontzientzia sortzeko balioko duela espero du, “kontzientzia hori da azkenean, nolako mundua daukagun eta nola ari garen behartzen pertsonak euren herrietatik alde egitera. Drama bat da gertatzen ari dena eta hausnarketa sakona merezi du”. Jose Manuel Mitxelena omendu Andra Marirentzat berezia izango da kontzertua. “Elkartasun kontzertua izango da, baina baita Jose Manuel Mitxelena omentzeko kontzertua”, esan du Juanbeltzek. Andra Mari abesbatzan sorreratik abesten aritu zen Jose Manuel Mitxelena, eta azken urteetan aurkezpen lanak ere egin zituen abesbatzaren emanaldietan, “kontzertua hau omenaldi berezia izatea nahi dugu beretzat”. Alain Aierdi EMKEko zuzendaria eta Jose antonio Pascual Andra Mariko zuzendariak aukeratu dituzte kontzerturako obrak, eta euren esku hartzea oso nabarmena dela emaitzan esan du EMKEko presidenteak, “oso obra modernoak izango dira eta euskal obra batek ere izango du lekua, Usandizagaren Irurak Bat. Izan ere Usandizagaren 100. urteurrena bete da aurten eta bere lan bat jo behar genuela argi genuen“.  Jenkinsen Pakearako Mezaren bi zatirekin,   Sanctus eta Benedictus, osatu dute kontzertua, “munduko armagabetzeari zuzendutako lana da eta uste dugu gaiarekin bete betean egiten duela bat”. Muntai berezia ere irgarri dute, baina ez dute zehaztasun gehiagorik eman, “ikusentzunezko muntaia da, berezia, baino ez dugu ezer gehiago aurreratuko”. Hilaren 20an Andra Mariaren elizan izango da kontzertua 20:30ean. Sarrerek bost euro balio dute, eta dagoeneko eros daitezke Niessen Kulturguneko harrera bulegoan, astelehenetan 17:00etatik 20:00etara, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Mendozak, Mitxelenak eta Juanbeltzek herritar guztiak animatu dituzte kontzertuarekin bate egin eta Siriako errefuxiatuei elkartasuna adieraztera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.