04/08 sumarioaren barruan epaituko dituzte Eusebio Lasa eta Anjel Mari Elkano oreretarrak. Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zituzten 2007an Seguran.
Libre eguna egingo dute bihar eta dinamikaren barruak bi aldarrikapen batuko dituzte. Batetik, Anjel Mari Elkano eta Eusebio Lasari elkartasuna helarazi nahi diete egunaren bidez, eta horretarako argazki masiboa egin nahi dute Herriko plazan 13:00etatik 13:30era bitartean. Kamiseta laranjak jantzita azaltzeko deia egin dute eta bertan eskuak larnaja koloreko pinturarekin margotuko dituztela jakinarazi dute, “esku laranjen bidez epaiketa politikoak gelditzeko beharra irudikatuko dugu”.
Kaiera laranjak iniziatiba ere abiatuko dute bihar. Horietan herritarren animoak, elkartasun adierazpena eta babesa bildu nahi dituzte epaiketaren bezperan kaiera laranja horiek Lasa eta Elkanori emateko.
04/08 sumarioaren barruan epaituko dituzte Eusebio Lasa eta Anjel Mari Elkano oreretarrak. Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zituzten 2007an Seguran. Hilaren 16an zen hastekoa haien kontrako epaiketa, baina hilaren 23ra atzeratu dute lehenik eta abenduaren 2ra azkenik. Atzerapen berririk ez bada beraz abenduan hasiko da epaiketa.
Landare libre nahi dutela ere esango dute bihar Libre dinamikaren barruan. Horren harira kontzertua antolatu dute
Nossotross taldearekin herrikoan bertan 23:30etik aurrera.
Segurako operazioa. Argazkia: Goierriko Hitza