Karmengo Aman, hautetsontziak
Datorren abenduaren 20an Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetan botatzerik izango ez dutenei begira, Pasaiako PSE-EEk posta bidezko botoak tramitatzeko bulegoa martxan jarri du Trintxerpeko Herriko Etxean.
Astelehenetik ostiralera, 12:00etatk 17:00era hartuko dituzte eskaerak Herriko Etxean. Abenduaren 10era arteko epea dago botoak tramitatzeko.
Era berean, gogorarazi dute, gaixorik daudelako edo bestelako ezintasunak tarteko bulegora joaterik ez duten pertsonek, badutela etxetik bozkatzerik, notario aurrean. Zerbitzu hau ere, eska daiteke Trintxerpeko Herriko Etxean.