Sei borroka egingo dituzte guztira, horietatik bi profesionalak.
Boxeo gaua egingo dute igandean Galtzarabordako kiroldegian Team Latigo Boxing Club eta kirol patronautauren eskutik. Sei borroka egingo dituzte guztira, horietatik bi profesionalak. Errenteria-Oreretako boxeolari Sebas
Latigo Perez profesional gisa aurkeztuko dute eta Jose Acero Zaragozako boxeolari beteranoaren aurka ariko da. Errenteriarrak 41 borroka izan ditu amateur gisa, eta horietatik 36 irabazi ditu, sei KO bidez.
Boxeo gauak argia, laserra, soinua, dantza eta aurkezlea izango dituela bereziak esan dute antolatzaileek, “orain arte ikusi ditugunen artetik erabat difesrentea izango da”.