
Angel Mari Elkano eta Eusebio Lasaren epaiketaren atarian, Libre Eguna antolatu dute Oreretan
Eskuak naranja kolorez margotuz, eta kolore bereko kartulinak eskuan, Anjel Mari Elkano eta Eusebio Lasa libre nahi dituztela aldarrikatu dute gaur eguerdian hamarnaka oreretar Herriko Plazan.
Epaiketa politikoak gelditzeko aldarrikatu dute iniziatibaren bitartez, aurki 04/08 sumarioaren barruan epaituko dituztelako Eusebio Lasa eta Anjel Mari Elkano oreretarrak. Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zituzten 2007an, Seguran. Hilaren 16an zen hastekoa haien kontrako epaiketa, baina hilaren 23ra atzeratu dute lehenik eta abenduaren 2ra azkenik.
Kaiera laranjak iniziatiba ere abiatuko dute gaur, “herritarren elkartasun mezuak” helarazteko bi auzipetuei.
Gauean, azkenik, Landare libre aldarrikatzeko
Nossotross taldearen kontzertua izango da, 23:30etik aurrera.