Arraunlariek herrira ekarritako 400dik gora bandera ikus daitezke gaur herritarren balkoietan

Herritarrek plazan egin diete harrera Batelerei; udalak Arizabalon
Arraunaren museoa bihurtuta esnatu da gaur Pasai Donibane. Koxtapek klubaren 50. urteurrena ospatzeko festa antolatu du gaurko, eta, nola ez, herritarrekin batera partekatu nahi izan dute festa.
Goiz goizetik igartzen zen barrutian festa giroa. Dotore jantzita esnatu da herria, klubak egunerako propio banatutako 400dik gara banderak balkoietan zintzilik, eta guztien artean kolore bat nagusi: arrosa.
Ospakizuna, baina, eguerdian hasi da ofizialki. Zanpantzarrak lagunduta egin dute aurtengo Kontxako irabazleak plazara arteko bidea, eta han, Batelerak herritarrak zituzten zain. Txalo artean udaletxe zaharrera igo dituzte desfilean ekarritako bandera guztiak, eta bien bitartean, badiaren erdian, eta nola ez arraunean, klubeko gainontzeko talde guztiak batu dira festara.
Klubeko presidente Xabier Arrarasek hartu du ondoren hitza, eta herritarrei etorkizunean beste hainbeste bandera lortuko dituzte agindu die.
Plazako ospakizuna bukatuta, Pasaiako Udalak harrera ofiziala egin die Batelerei, eta ondoren, Yola elkartean bildu dira arraunlari denak, bazkaltzera.
Jaiak, baina, arratsaldean jarraituko du, banderen bedeinkapena, afaria eta dantzaldiarekin.
[slideshow=155]
[nggallery id=155]