
Lau Haizetarak antolatutako Udazken Festa
Urtebeteko ibilbidea egin duela ospatzeko eta ikasturte berria aurkezteko udazken festa antolatu du gaurko Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Ikasturtea aurkeztu eta kafe batzarra eginez hasi dituzte ospakizunak, eta jarraian izan da mintzalagunen topaketa.
Batzarra amaituta luntxa egin eta “poteo animatua” egin dute, eta 14:30ean berriz mahaiaren bueltan bilduko dira, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokian. Bazkalondoan animazioa eta haur txokoa ere antolatu dituzte Lau Haizetarako kideek.